Castellano | Euskara | Français | English
Etxebizitza berria erosteak abantaila batzuk ditu etxebizitza erabiliaren aldean:
Gehienetan, erosteko erabakia “planoaren gainean” hartzen da, hau da, etxebizitza eraikitzen ari den bitartean. Horrela zenbait aldaketa egin daitezke, edo bestelako materialak aukeratu, enpresa sustatzailearekin hala itunduz gero.
Ez da dena batera ordaintzen, etxebizitza erabilien erosketan egiten den bezala. Arau orokor gisa, sustatzaileari lehenbiziko ordainketa egiten zaio eta gero, eraikuntza bukatu arte, hileroko diru kopuruak edo letrak ordaintzen dira.
Behin etxebizitza amaituta dagoenean, subrogatu egin zaitezke sustatzaileak egina duen hipotekan, betiere hipoteka horren baldintzak interesgarriak iruditzen bazaizkizu.
Ezin da berehala erabili, denbora batez itxaron behar baita etxebizitzaren eraikuntza amaitu arte. Gainera, gerta liteke epe hori luzatzea.
Toki batzuetan, besteak beste hirien erdialdean, zaila izaten da etxebizitza berriak aurkitzea.