(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Hartzaileak

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Honako ezaugarri hauek guztiak dituzten eraikinetako jabeek edo jabekideen erkidegoek EETa prestatzeko agindu beharko dute:

  1. Tipologiaz bizitegi kolektibo diren eraikinak, halakotzat hartzen direlarik etxebizitza bat baino gehiago dutenak, eraikinak bestelako erabilerak izan edo ez. Tipologia horretakotzat joko dira jende talde bat bizitzeko erabiltzen diren eraikinak, hala nola hotelak edo egoitzak. 

    Horrenbestez, tipologia horretatik kanpo gelditzen dira familia bakarreko etxeak edo atxikiak.
  2. 50 urteko eraikinak edo zaharragoak.

Era berean, 2015eko uztailaren 1etik aurrera, 50 urtekoak edo zaharragoak diren etxebizitza-eraikinak zaharberritze babestuaren behin-behineko kalifikazioa eskatzean, Eraikinak Ebaluatzeko Txostena (EET) aurkeztu beharko da.

Bestalde, bizitegi tipologiako era guztietako eraikinen kasuan, noiznahi eginak direla ere, zaharberritze babestuaren behin-behineko kalifikazioa eskatzen bada 2015eko uztailaren 1etik aurrera eta xedea bada egitura sendotzea, irisgarritasun unibertsalari eta ororentzako diseinuari buruzko araudira erabat egokitzea edo inguratzaile termikoa hobetzea, eraikinaren ebaluazioa egin beharko da zaharberritze proiektua prestatzearekin batera edo hura prestatu aurretik.

Era berean, foru edo toki administrazioek 50 urte ez duten eraikinei ere txostena egiteko eskatu ahalko diete, egiturazko edo eraikuntzako hutsuneak dituztela nabarmena bada eta hutsune horiek bertan bizi direnendako edo oinezkoendako arriskutsuak badira.

Nola jakin zenbat urte dituen etxebizitzen eraikin batek?

Nafarroako Gobernuak Eraikinak Ebaluatzeko Erregistro Orokorra gaitu du lotura honetan, eta bertan begiratuz jakin dezakezu zenbat urte dituen etxebizitzen eraikin jakin batek eta EETa behar duen ala ez. Datu horiek eraikina dagoen herriko udalera joz ere argitu ditzakezu.



Etxebizitzen Erregistroa

Nafarroan dauden etxebizitzei buruzko informazioa eta mapa tematikoak


Nire Eraikina

   

Zaharberritzea

RehabilitaciónNafarroako Gobernuak etxebizitzak zaharberritzeko laguntza ugari eskaintzen ditu.
Qué es el censo

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa