Castellano | Euskara | Français | English
EETak hiru zati ditu eta honako eduki hau:
- Eraikinaren kontserbazio egoera. Egiturazko eta eraikuntzako elementuak deskribatuko dira, eta beharrezkoak diren konponketak edo mantentze-lanak zehaztuko.
- Irisgarritasuna. Banan-banan aipatu eta deskribatuko dira irisgarritasunari buruzko araudia betetzen ez duten elementuak eta zer arrazoizko doikuntza egin daitezkeen irisgarritasuna hobetzeko.
- Ziurtapen energetikoa. Eraikinaren ziurtapen energetikoa jasoko du, araudiari jarraikiz.
Funtsean, eta kontserbazio egoera zein den, erakinari GAI edo EZ GAI kalifikazioa emanen zaio, honako ñabardura hauekin:
- GAI: hutsune nabarmenik gabe
- GAI, HUTSUNE ARINEKIN: mantentze-lanetako hutsuneak daude, EETak indarra duen bitartean konpondu beharrekoak.
- EZ GAI, BEHIN-BEHINEKOZ: urtebeteko epean edo lehenago konpon daitezkeen hutsune larriak daude, erabiltzaileendako edo oinezkoendako arriskurik ez dakartenak.
- EZ GAI: hutsune larriak edo oso larriak daude, jendearendako arriskua dakartenak edo urtebeteko epean konpondu ezin daitezkeenak.
2013ko abenduaren 31n 100 urte edo gehiago zituzten eraikinek 2017aren urtarrilaren 1a baino lehen izan beharko dute EETa.
Gainerako eraikinek, eraiki zirenetik 50 urte igarotakoan:
Eraiki zirenetik 50 urte noiz bete
EETa eskuratzeko azken eguna
2013ko abenduaren 31 baino lehen
2018ko urtarrilaren 1ean
2014an, 2015ean eta 2016an
2019ko urtarrilaren 1ean
2017an eta 2018an
2020ko urtarrilaren 1ean
2019an
2021eko urtarrilaren 1ean
2020ko urtarrilaren 1etik aitzina
Eraiki zirenetik 50 urte igaro baino urtebete lehenago
Eraikinen bati EETa eskatzen bazaio birgaitze babestuko mota jakinen baten barruan sarturik dagoelako, birgaitze proiektua prestatzearekin batera egin beharko da edo hura prestatu aurretik.
Zein da EETaren indarraldia?
10 urte, tartean ez badira eraikinaren egoera hondatzen duten inguruabarrak. Halakorik gertatuz gero, hutsune berriak konpondu beharko dira, edo txosten berria egin.
Bizitegitarako eraikinak direnez, arkitekto edo arkitekto teknikoaren titulua dutenek prestatzen ahalko dituzte txostenak.
Nafarroan dauden etxebizitzei buruzko informazioa eta mapa tematikoak