Castellano | Euskara | Français | English
Etxebizitza eta eraikinetako akabera pribatiboak aurrekontu babesgarritik kanpo utziko dira, salbu eta haiek nahitaez konpondu edo berritu behar direnean obra babesgarriak egitearen ondorioz.
Nafarroan etxebizitza baten jabea edo erabiltzailea den edozeinek eskatzen ahal du hura zaharberritzeko obrak zaharberritze babestutzat jo daitezela, baldin eta etxebizitza horretan badu edo izanen badu bere bizileku ohikoa eta iraunkorra.
Halaber, alokatzeko diren eraikin eta etxebizitzak zaharberritzeko diru-laguntzak existitzen dira.
Zaharberrikuntzarako espediente eta laguntzen tramitazioa Etxebizitzak eta Eraikinak Zaharberritzeko bulegoen (EEZB) bidez eginen da.
Ikas ezazu zaharberritzea babestua izateko ezarrita dauden betebeharrak
Nafarroan dauden etxebizitzei buruzko informazioa eta mapa tematikoak