Castellano | Euskara | Français | English
13/02/2020
Kontsultatu ezazu EMANZIPA programari buruzko informazio guztia: alokairurako laguntzak eskatzeko bete beharreko baldintzak; zure eskaera nola izapidetu, eta zure egiaztagiriak nola igo.
Laguntzaren zenbatekoa etxebizitzaren hilabeteko alokairuaren % 50ekoa da, eta hilean gehienez ere 280 eurokoa, baldintza izanik etxebizitzaren hilabeteko errenta ez izatea 700 eurotik goitikoa.
Laguntza jaso ahal izateko baldintzak
1. Adina: 23-35 urte izatea.
Adinaren baldintza urte bakoitzeko abenduaren 31n bete behar da (ezin izanen duzu jaso, baldin eta EmanZipa eskatutako urtean 36 urte bete badituzu edo beteko badituzu).
2. Gutxieneko diru-sarrerak: 3.000 euro. Eta gehienekoak: 22.000 euro, zure familia-unitatea zuk bakarrik osatzen badu, eta 33.000 euro, zure familia-unitatea pertsona batek baino gehiagok osatzen baduzue.
Zalantzarik izanez gero, ikusi eskaera nola izapidetu.
Ikus ezazu hemen EMANZIPA aplikazioan sartzeko bideak zein diren
Ikus ezazu hemen zer bulegotan izapidetu ditzakezun Cl@ve-a eta ziurtagiri digitala
Zure eskaera jada egin baduzu eta ez badakizu zure banku-egiaztagiriak nola igo, kontsultatu esteka hau.
EMANZIPA programari buruzko zalantzarik izanez gero, begiratu lehenik hemen: EMANZIPAri buruzko ohiko galderak, 2023an.
Zure zalantzak argitu ez badira, bidal iezaguzu mezua helbide honetara: emanzipa@navarra.es. Bide horretatik ez baduzu erantzunik jaso, 848 420 120 telefonoan egin dezakezu kontsulta, ostegunetan, 12:00etatik 14:00etara.
Ediziorako oharra: babestutako etxebizitza ordainerrazen parke bat Nafarroako Foru Komunitatean sustatzeko 20/2022 Foru Legeak, uztailaren 1ekoak, hauxe dio 3. quater artikuluan: ... Urtero, pixkanaka handituko da Emantzipaziorako errentamenduaren kenkaria eskuratu ahal izateko gehieneko adina 35 urte bete arte, adin hori barne.