(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Izena eman dut, eta orain zer?

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Zentsuan izena eman ondoren, hurrengoak izanen dira kontu garrantzitsuenak, zentsuan inskribatuta zauden bitartean kontuan hartu beharko dituzunak:  

  • Inskripzioak 2 urteko indarraldia dauka. Denboraldi horretan datuak aldatu edo eguneratzen badira, horrek inskripzioa berritzea ekarriko du, eta automatikoki berrituko da 2 urteko epea.

  • Behin inskripzioa egina, nahi duzunean hasieran emandako datuakalda daitezke, onlinean edo aurrez aurre, aurretiko hitzordua eskatu ondoren 948 012 012 telefono-zenbakian edo Interneten Iruñeko edo Tuterako bulegora joateko.

  • Zure eskabidea eguneratuta izan behar duzu. Emandako puntuazioa aldarazten duen edo eskuratzeko betekizunen betetze-maila ukitzen duen edozein inguruabar berehala jakinarazi behar da, bai aurrez aurre (948 012 012 telefono-zenbakian aurretiko hitzordua eskatuz) edo telematikoki.

  • Urte bakoitzeko urtarrilean eguneratuko dugun datu bakarra errenta aitorpenari buruzkoa da. Horregatik, egiten dugun eguneratzea zuzena dela urtero egiazta dezazun gomendatu nahi dizugu, erroreren bat badago erantzukizuna eskatzailearena baino ez baita.

  • Esleipen prozeduretan eskaini behar diren sustapenak webgune honetan argitaratuko dira, Etxebizitza Departamentuak ontzat eman ahala.

  • Martxoaren 1ean, ekainaren 1ean, irailaren 1ean eta abenduaren 1ean etxebizitza babestuak esleitzeko prozedura eginen da. Egun horietan 7 eguneko gutxieneko epea (urte honetan epea 15 egunekoa izanen da) egonen da, esleituko diren sustapenetako baten batean edo guztietan parte hartzen ahalko duzula.

  • Sustapena hautatzen baduzu, Interneten bidez egin beharko duzu. Sustapen zehatz bat edo batzuk hautatzeak badakar hautatutako sustapenetako etxebizitza babestu bat bakarra esleitu ahal izatea.

  • Sustapenik hautatu ezean, izena emateko orduan adierazitako lehentasunei eutsiko zaie. Hori dela eta, horiekin bat datozen etxebizitza guztiak eskuratzen ahalko dituzu.

  • Egiten diren prozeduren esleipen-hartzaileen zerrendak NASUVINSAren iragarki-oholean jarriko dira, baita webgune honetan ere. Halaber, etxebizitza esleitzen badizute, NASUVINSAk edo sustatzaileak zuregana joko du behar den dokumentazioa aurkez dezazun.



Iragarki-taula

Inscripción presencial

Esleipen-hartzaileen behin-behineko zerrenda


Inskripzio-telematikoa

Censo de solicitantes de vivienda protegida

Alta emateko modurik arinena eta errazena

 


Qué es el censo

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa