(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Gai orokorrak

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Eraikinak Ebaluatzeko Txostena (EET) eraikin bati dagokion agiri teknikoa da eta bertan zehazten da zein den haren kontserbazio egoera orokorra, zein den haren irisgarritasun maila eta zein den haren ziurtapen energetikoa.


EETaren helburua da etxebizitzen eraikinen kontserbazioa eta zaharberritze-lanak erraztea eta egungo hiri-bilbeak leheneratzen eta eraberritzen laguntzea, eraikinen segurtasuna, osasungarritasuna eta irisgarritasuna bermatzeko, erabiltzaileek arriskurik gabe erabil ditzaten, eraikinak, ahal den heinean, hondatu ez daitezen eta eraikinen eragimen energetikoa nolakoa den jakin dadin.

Txostenak zentzumenekin hauteman daitezkeen hutsak edo patologiak zehaztuko ditu. Helburua ez da sintoma agerikorik ez duten akats ezkutuak hautematea.

2011n, uztailaren 1eko 8/2011 Errege Lege Dekretuaren ondorioz, Espainiako Estatu osoan ezinbestekoa bilakatu zen Eraikinen Ikuskapen Teknikoa, helburua zuena ebaluatzea ea higiezinak egokitzen ote ziren legez eskatzen ahal ziren segurtasun, osasungarritasun, irisgarritasun eta apaindura baldintzei.

Bi urte geroago Birgaitzeari eta Hiri Berroneratzeari eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 26ko 8/2013 Legea etorri zen eta Eraikinak Ebaluatzeko Txostena (EET) sortu zuen, Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (EIT) zabaldu eta ordeztu zuen agiri orobat nahitaezkoa. 

Berriki, Nafarroako Gobernuak Eraikinak Ebaluatzeko Txostena arautzen duen Foru Dekretua onetsi du.

Hala bada, jabeek ezarritako epeetan txostena edukitzeko betebeharra baino ez dute hartzen orain; izan ere, EITa edo EETa ezarri aurretik ere jabeek bazuten eraikina egoki erabili eta mantentzeko betebeharra eta, hortaz, txostenean zehazturiko jarduketak egin beharko dituzte, gutxienez ere.

Eraikinek izan beharreko irisgarritasun baldintzei dagokienez, berriz, Desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideei buruzko azaroaren 24ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuak ezartzen du arrazoizko doikuntzak egin beharko direla 2017ko abenduaren 4a baino lehen, EETa izan ala ez.



Etxebizitzen Erregistroa

Nafarroan dauden etxebizitzei buruzko informazioa eta mapa tematikoak


Nire Eraikina

   

Zaharberritzea

RehabilitaciónNafarroako Gobernuak etxebizitzak zaharberritzeko laguntza ugari eskaintzen ditu.
Qué es el censo

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa