(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Etxebizitzaren erosketa

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Compra de vivienda

Etxebizitza babestua berria erosteko ematen diren diru-laguntzak honako hauek dira:

 
  IPREM 2 halako, gehienez 2 halakotik 2,5 halakora bitarte 2,5 halakotik 3,5 halakora bitarte
BOE % 12 % 10 % 6
 
  IPREM 2 halako, gehienez 2 halakotik 2,5 halakora bitarte 2,5 halakotik 3,5 halakora bitarte
PTE % 6 % 4  % 2

Portzentajearen oinarria etxebizitzaren prezioa da (garajeak eta trastelekua barne), eta erosleei familiaren diru sarrera ponderatuen arabera onartzen zaie diru-laguntza. Ezinbestekoa da etxebizitza babestua eta diru-laguntzak lortzeko betekizun orokorrak betetzea..

Etxebizitzak 90 metro erabilgarri baino gehiago dituenean, diru-laguntza 90 metrorako bakarrik emanen da, salbu eta familia ugaria bada.

Noiz kobratzen da diru-laguntza?

Diru-laguntza eska daiteke:

  • Etxebizitzen sustapen garaian, baina orduan sustatzaileak jasotzen du diru-laguntza eta gero erosleari zenbateko hori deskontatu beharko dio etxebizitzaren preziotik.
  • Erosleek berek eskatzen ahal dute diru-laguntza, aldez aurretik etxebizitzaren erosketaren eskritura publikoa eginda (erosketa notarioaren aurrean formalizatzen da) eta etxebizitzaren erosketa jabetza erregistroan inskribatuta. Kasu horretan erosleak sei hilabeteko epea izanen du diru-laguntza eskatzeko, eskritura publikoa egiten den egunetik hasita.

Familia ugariak

Familia ugarientzako diru-laguntzak.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa