(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

DAVID

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


 

Etxebizitza Eskuratzeko Kenkarien Programa (DAVID)


Etxebizitza eskuratzeko kenkarien programa (DAVID) prestazio bat da, ohiko etxebizitzaren errenta ordaintzen laguntzeko, diru-sarrera zehatz batetik behera dauden familiei, familiako kideen kopurua kontuan hartuta, gehieneko muga dela SARA indizea (Erosteko Nahikotasuna Errenta Egokiagatik) bider 1,7.

Eskakizunak bide telematikotik egiten ahal dira esteka honetan:

Tramita ezazu hemen zure eskaera

 Eskaerak tramitatu daitezke, baita ere, NASUVINSAren bulegoetara joanda, hitzordua aurrez hartuta:

Begiratu nola tramitatu eskaera.

  • Iruña: 848 850 055 edo esteka honen bidez
  • Tutera:. 848 420340 edo esteka honen bidez
  • Doneztebe: 848 420 140
  • Zangoz:. 848 420 145
  • Agoiz: 848 420 243

    Era berean, eskaeraren tramitazioaren inguruko edozein galdera argitu dezakezu hemen: davidvivienda@navarra.es

Laguntzak jasotzeko baldintzak

 
1. 2026ean DaVid eskuratu ahal izateko, nahikoa izango da Etxebizitza Babestuaren Eskatzaileen Zentsuan izena emanda egotea 2025/12/31 baino lehen.

2. Gutxieneko diru-sarrerak: 3.000 euro.

3. Gehieneko diru-sarrerak: familiako diru-sarrera haztatuak SARA indizea bider 1,7 mugaraino.

4. Etxebizitzaren errenta gehienekoa: 700 euro hilean.

Prestazioaren ezaugarriak


1. Alokairuaren % 50:
Laguntzaren gehieneko zenbatekoa errentaren % 50 izanen da, muga hauekin:
- Sarrerak < 1 bider SARA: 340 €/hileko
- Sarrerak = 1 SARA eta < 1,4 bider SARA: 280 €/hileko
- Sarrerak = 1,4 bider SARA eta < 1,7 bider SARA: 220 €/hileko 

Diru-sarreren taula

2. Iraupena: denbora mugarik gabe.

3. Urtero berritu beharra: urtero berritu beharra dago hartzaileak baldintzak betetzen segitzen duela egiaztatzeko.

4. Hileroko ordainketa: hilero ordainduko da, bankuko ordainagiriak aurkeztu eta gero.

Programan sartzeko mugak


Ezin izanen da DAVID programan sartu baldin eta inguruabar hauetakoren bat tartean bada:

1. Etxebizitza baten titularra izatea edo etxebizitza bat eskualdatu izana azken 5 urtean (salbuespenak izan ezik).
2. Errentatzailearen ahaide izatea, odol nahiz ezkontza bidezko bigarren gradurainokoa.
3. Aitortu ez izana, aurrezkiaren zati bereziaren diru-sarrera gisa, 5.000 eurotik gorako zenbateko bat.
4. 90.000 eurotik gorako balioko ondasun eta eskubideak edukitzea.
5. Etxebizitza berean DAVID laguntza jasotzen duen beste pertsona bat egotea.

VAIS programaren laguntza jasotzen duten pertsonentzako berezitasunak
(Gizarte Integrazioko Etxebizitza)


1. Alokairuaren % 60: laguntzaren zenbatekoa alokairuaren % 60 izanen da, gehienez 360 €/hilean

2. Iraupena. 2 urte jarraian

3. VAIS aitorpena: eskatzaileak gutxienez urte bateko antzinatasuna izan behar du VAIS programaren hartzaile gisa. 

Ohiko galderak


DAVID programari buruzko zalantzarik izanez gero, begiratu lehenik hemen DAVID programari buruzko ohiko galderak.

Zure zalantzak argitu ez badira, bidaliguzu mezu bat helbide honetara: davidvivienda@navarra.es  




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa