Castellano | Euskara | Français | English
Dena den, laguntzak jaso ahal izateko, eskatzailearen familiaren diru-sarrera ponderatuek aurrekontu babesgarriaren hamarrena gainditu beharko dute eta IPREM halako 3,5 baino gutxiago izan, salbu eta jarduketa jabeen erkidegoak sustatzen badu..
Diru-laguntza arrunten zenbatekoa aldatu egiten da, beheko taulan ageri den bezala, IPREM indizea baino zenbat aldiz handiagoak diren familiaren diru sarrera ponderatuak, eta eraikinak nolako ezaugarriak dituen:
2.5 arte | 2.5 eta 3,5 artean | ||
50 urtetik gorako eraikina | % 20 | % 10 | |
---|---|---|---|
20 eta 50 urte bitarteko eraikina | % 10 | % 5 | |
Lehentasunez zaharberritu beharreko eremuetan | % 45 | % 30 | |
65 urtetik gorako sustatzaileak edo ezkontideak, edo 35 urte baino gutxiagokoak | % 45 | % 30 | |
Eraikina egokitzea mugitzeko desgaitasun larria dutenentzat | % 50 | % 40 |
DIRU-LAGUNTZA GEHIGARRIAK:
25 urtetik gora | Gehieneko diru-laguntza etxebizitzako | |
Igogailurik gabeko eraikina, oztopo guztiak kentzeko | % 45 | 8.000 € (10.000 euro 11 etxebizitza baina gutxiagoko eraikinetan) |
Igogailua duen eraikina, oztopo guztiak kentzeko | % 30 | 5.000 € |
Igogailurik gabeko eraikina, oztopo guztiak kendu gabe | % 25 | 5.000 € |
Igoagailua duen eraikina, oztopo guztiak kendu gabe | % 20 | 3.000 € |
ERAIKINAREN INGURATZAILE TERMIKOA HOBETZEAGATIK:
1980ko urtarrilaren 22a baino lehen eraikitzen hasi ziren eraikuntzen kasuan, eraikinaren inguratzaile termikoa hobetu nahi bada isolamendu maila handitze aldera, eta Eraikuntzaren Kode Teknikoak eraikin berrientzat ezarritako eskakizunak lortzen badira, diru-laguntza %40koa izanen da.
Ondorio horietarako, eraikinaren inguratzaile termikotzat joko dira kanpoko aldearekin harremanetan diren eraikuntza elementuak. Hona, aipatu elementuak: kanpoko eta barneko fatxadak, estalkia eta ataripeetako eta hegaletako forjatuak.
Diru-laguntza hori gehienez ere 6.000 eurokoa izanen da etxebizitza bakoitzeko.
Eraikin bat edo etxebizitza bat edo gehiago errentan emateko asmoz haien zaharberritzea sustatzen duenak ondoko diru-laguntzak eskuratu ahalko ditu.
Lehentasunez zaharberritu beharreko eremuetan, eraikuntzak 50 urte baino gehiago baditu eta urteko errentak azalera erabilgarri bereko BOE bati dagokiona ganditzen ez badu. | % 40, baldin eta modulu ponderatua etxebizitzaren azalera erabilgarriaz biderkatuta ateratzen den balioaren % 26 gainditzen ez bada (gehienez 120m2). |
50 urte edo gehiagoko eraikin eta etxebizitzetan, urteko errenta-sariak azalera erabilgarri bereko BOE bati dagokiona ganditzen ez badu. | % 22, baldin eta modulu ponderatu horren % 14 gainditzen ez bada (gehienez 120m2). |
50 urte arteko eraikin eta etxebizitzetan, urteko errentak ez badu gainditzen azalera erabilgarri bereko BOE bati dagokiona. | % 11, baldin eta aipatu modulu ponderatuaren % 7 gainditzen ez bada (gehienez 120 m2). |
GEHIENEKO DIRU-LAGUNTZA:
Gehienez ere 12.000 € etxebizitzako.
BALDINTZAK:
Diru-laguntza jaso ahal izateko beharrezkoa da lehendik dagoen errentamendua frogatzea, edo errentamendu berrien kontratuak aurkeztea, behin betiko kalifikazioa ematen denetik urtebete iragan aurretik.
Errentaturiko etxebizitzek errentamendu araubidean iraun beharko dute 5 urtean gutxienez.
Hutsik gelditzen badira, sustatzaileak aukera izanen du etxebizitza hori berriz alokatu, diru-laguntza itzuli edo alokairuen poltsan sartzeko.
Errentamendurik ez dagoela ulertuko da baldin eta sustatzaile-errentatzaileak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarako aurkeztutako aitorpenetan higiezinen errentamenduaren bidezko diru-sarrerarik agertzen ez bada.
Familiaren diru-sarrera ponderatuak kalkulatzeko, sartu esteka honetan.
Jakin ezazu zein diren lehentasunezko zaharberritze eremuak.
Nafarroan dauden etxebizitzei buruzko informazioa eta mapa tematikoak