(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Etxebizitza berria

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Tramiteak

Ezustekorik ez izateko eta etxebizitzaren salerosketan bi alderdien eskubideak eta betebeharrak argi finkatzeko, gomendatzen da honako agiriak sinatzea, hemen azaltzen diren hurrenkera berean:

Erosketa eskatzeko eta erreserbarako kontratua, hau da, erres edo seinalea. Itundutako diru kopuru baten truke, saltzaileak hitz ematen du ez duela higiezina salgai jarriko epe jakin bat igaro arte. Epe hori amaitutakoan salerosketa kontraturik sinatzen ez bada erosleari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik, erosleak galdu eginen du saltzaileari erreserbarako emandako diru kopurua. Saltzaileak konpromisoa betetzen ez badu, jasotako seinalea halako bi eman beharko dio erosleari kalte-ordain gisa.

Salerosketa kontratu pribatua. Kontratu hau sinatzen da denbora luzea itxaron beharko bada erreserba egiten denetik etxebizitza jaso arte. Itxaronaldiaren arrazoia izan daiteke, adibidez, etxebizitza eraikitzen ari direla oraindik. Gogoan izan behar da ez dela etxebizitzaren jabetzarik eskuratzen agiri hau sinatuta, besterik gabe.

Notarioaren aurrean egindako eskritura publikoa. Etxebizitzaren jabetza legez eskuratzeko balio du, eta etxebizitzaren erosketa finantzatzeko behar den hipoteka-maileguarekin batera sinatu ohi da. Ezinbesteko baldintza da etxebizitzaren titulartasuna jabetza-erregistroan inskribatu ahal izateko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa