Castellano | Euskara | Français | English
Amortizazio kuota da hipoteka-mailegua eman duen finantza erakundeari aldian behin ordaindu behar zaion zenbatekoa. Bai interesak eta bai eskatutako kapitala ordaintzen dira kuotaren barnean. Hileko kuota izan ohi da, baina hiru hilean behin, sei hilean behin edo urtean behin ere ordaintzen ahal da.
Hipoteka-maileguak interes aldakorrekoak izan daitezke (formula baten araberakoak, zeinaren ondorioz normalean interes tasa urtero aldatzen baita, merkatuko tasa bati, adibidez euriborrari, diferentziala gehituz kalkulatzen delako), edo interes finkokoak (interes tasa ezaguna da maileguaren iraunaldi osorako eta ez dago ziurgabetasunik). Interes finkoko maileguetan ordea, tasa handixeagoa izaten da, eta maileguaren epea laburragoa.
Beste modalitate bat da hipoteka atzerriko dirutan egitea. Alabaina, aukera horrek badu arriskua, ordaindu beharreko zenbatekoa atzerriko dibisaren trukaneurrien bilakaeraren mende ere egonen baita.
Honek ere bi motatako kuotak ditu:
Aldian behingo amortizazio kuotak kalkulatzeko zenbait metodo daude. Sistema frantsesa deitzen zaiona gure herrialdean ematen diren hipoteka-mailegu gehienetan erabiltzen da. Amortizazio sistema alemana da bestea. Hauek dira haien ezaugarri nagusiak: