(Edukira Joan)
Gizartearentzako onurak
Hutsik dauden etxebizitza erabiliak alokatzeko programa honek hiri iraunkor eta solidarioaren ereduari jarraitzen dio.
Iraunkorra
- Lehendik badiren hiri bilbeak berrerabiltzen dituelako herritarren beharretarako, beste eremu batzuetan garapen berriak abian jarri baino lehenago.
- Hutsik dagoenean erabilgarri jartzen den etxebizitza delako etxebizitzarik iraunkorrena.
Elkartasunezkoa
- Krisi sozialean dauden auzoak suspertzen dituelako, gizarte integrazioa eta erabileren eta errenten nahasketa sustatuz eremu guztietan.
- Gizarte babes handiagoa behar duten biztanleei laguntzeko xedearekin, Nafarroako Gobernuak diru-laguntza ematen die etxebizitza hauek errentan hartzen dituzten maizterrei, baldin eta haien familien diru sarrera ponderatuak IPREM indizea halako 1,7 baino txikiagoak badira. Diru-laguntzak %25etik %90era bitartekoak izan daitezke. Alokairuen poltsa dauden etxebizitzak etxebizitza babestuen eskatzaileen Zentsuan dauden artean esleitzen dira.