(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Erosteko aukera duen errentamendua

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Erosteko aukera duen errentamendua egiteko akordioan errentatzaileak errentariari ahalmen osoa ematen dio errentan hartu duen etxebizitzaren salerosketa kontratua eginen duen edo ez erabakitzeko. Kontratu hori epe jakinean egin behar da eta zenbait baldintza bete behar dira.

Salerosketa kontratuaren kasuan ez bezala -hor aldi berean gertatzen baitira salmentarako eskaintza eta erosketarako onarpena-, kasu honetan jabe errentatzaileak kontratua sinatzerakoan egiten ditu salmentarako eskaintza eta konpromisoa, baina maizter edo eroslearen onarpena geroratu egiten da. Hau da, jabeak hitz ematen du saldu eginen duela errentariak erostea erabakitzen badu, baina maizterra ez dago erostera beharturik.

Kontuan izan behar da maizterrari erosteko aukera erabiltzea ahalbidetzen dioten kontratuetan sustatzaileak BEZa kobratu beharko duela hileko ordainagiri bakoitzean.

Erosteko aukera duten errentamendu araubideko gisa kalifikatutako etxebizitzetan, maizterrek aukera hori balia dezakete sustatzailearekin hitzartutako epean, babes araubidea indarrean den bitartean, eta honako baldintzekin bat:

a) Erosteko aukera errentamenduaren hasierako kontratua sinatzeko unean baliatu nahi dutenek ez dute frogatu beharko etxebizitza babestua eskuratzeko baldintzak betetzen dituztela dagokion salerosketa egiteko unean.

Erosteko aukera geroago baliatzen den kasuetan, esleipen-hartzaileek ondoko baldintzak bete beharko dituzte, dagokion salerosketa egiten den unean:

–Eskuratzaileen familiaren diru-sarrera ponderatuak ez dira izanen IPREM baino 6,5 aldiz handiagoak. Eskualdaketa zer egunetan egiten den, ordurako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenak aurkezteko epea bukaturik duen azkeneko zergaldia hartuko da kontuan.

–Eskuratzaileak edo familia unitateko beste edozein kide ez izatea beste etxebizitza baten edo haren zati alikuota baten jabariaren titularrak edo hura erabili edo gozatzeko eskubide errealaren titularrak, salbu eta Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 17. artikuluan ezarritako baldintzak –egun duten etxebizitza desegokia izateari eta etxebizitza berria eskaintzeari buruzkoak– batera betetzen direnean.

b) Gutxienez ere aurretik 5 urte bizitzea alokairu araubidean.

c) Errentariak etxebizitzako errentamenduarekin lotutako gastu guztiak eguneraturik izatea erosteko aukera baliatu behar duenean, edo eskuratzeko lehentasunezko eskubidea erabiltzerakoan.

d) Kontuan harturik eskualdaketa egiten den urtean etxebizitza babestuen eta haren eranskinen bigarren eskualdaketetarako zer prezio ezartzen den, salmenta prezioa ez izatea hori baino handiagoa.

Erosteko aukera baliatzeko unean, etxebizitza babestuari dagokion gehieneko salmenta prezioari deskontu hau eginen zaio: alokairuan izandako azken bost urtean ordaindutako errenten %20. Aipatutako kantitatea kalkulatzeko, azken bost urtean benetan ordaindutako kantitateen batuketa aritmetikoa eginen da.

Zergak

 Errentamendu kontratua sinatzean esleipen-hartzaileak konpromisoa hartzen badu ezarritako epean erosteko aukera baliatzeko, une horretantxe ordaindu beharko da BEZa, honako honi dagokiona: etxebizitzaren prezio osoa gehi errentamendu kontratua sinatu den egunaren eta erosteko aukera baliatzen den egunaren arteko epean ordaindutako alokairuaren zenbatekoa.

Bestalde, esleipen-hartzaileak sinatutako errentamendu kontratuak aukera ematen badu erosteko aukera epe jakin batean baliatzeko, alokairuko ordainagiri bakoitzari dagokion BEZa gehituko zaio, eta, ezarritako epean erosteko aukera baliatzen bada, erosleak ordainduko du aukera hori baliatzeko uneko salmenta prezioari dagokion BEZa.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa