(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Errentamenduaren gida

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Etxebizitzen errentamenduan, aurreko ataletan jorratutako gai guztiak kontuan hartzeaz gainera, maizterrari behar adinako informazioa eman behar zaio, bai fisikoa bai juridikoa, etxebizitzaren funtsezko baldintzei buruz, bai eta kontratuko oinarrizko baldintzei buruz ere.

Batik bat, gutxieneko informazioan ondoko alderdi hauek azaldu behar dira:

  • Etxebizitzaren deskripzioa, azalera erabilgarria, bertako zerbitzuak, instalazioak eta hornidurak.
  • Errentaren eta errentariak ordaindu behar dituen beste diru kopuru batzuen guztizko zenbatekoa, eta likidazioaren maiztasuna.
  • Errentamenduaren epea.
  • Errentaren prezioa errentamenduaren epean zehar eguneratzeko modua.
  • Fidantza eta errentariari eskatzen zaizkion beste berme batzuk.
  • Irisgarritasun unibertsalaren eta etxebizitzako eta inguruko pertsona guztientzako diseinuaren mailak.
  • Etxebizitzaren jabeak etxebizitzaren efizientzia energetikoaren ziurtagiria erakutsi eta haren kopia bat eman behar dio maizterrari.

Bestalde, ez da ahaztu behar etxebizitza babestua denean errentamendu kontratuaren berri jakinarazi behar zaiola Etxebizitza Departamentuari, legeak eskatzen dituen baldintza guztiak nola betetzen diren kontrolatu dadin.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa