(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Gai orokorrak

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Itxi al dezaket nire etxebizitza babestuko esekilekua?

  1. 1.- Biziegokitasunari buruzko araudiak esekileku irekiak nahiz itxiak onartzen ditu. Mota bakoitzak bere ezaugarri zehatzak ditu.

    2.- Esekileku bat itxi ahal izateko, esekileku itxietarako eskatzen diren baldintzak bete beharko dira, honako hauek, besteak beste:

    • Etxebizitza Departamentuari baimena eskatzea.
    Gutxienez 2,40 m2-ko azalera erabilgarria izatea.
    Gutxienez 1,2 m2-ko azalera duen bao irekigarri bat izatea.
    Uren hustubidea aurreikusia izatea.
    • Ezein gela edo sukalde ezin izanen da esekileku itxi batetik soilik argiztatu eta aireberritu.

    3.- Biziegokitasunari buruzko arauez gainera, etxebizitza babestuak ditugunez aipagai, gogoan izan beharko da esekileku itxiaren azaleraren %100 kontatu behar dela azalera erabilgarritzat, eta esekileku irekiaren %50 bakarrik. Esekilekua ixtean etxebizitzaren azalera erabilgarria handitu egiten da beti. Beraz, ixte hori baimentzen ahalko da baldin eta etxebizitza babestuak, esekilekuaren azalera gehituta, ez badu gainditzen dagokion azalera-muga.

    4.- Aurreko kontu guztiak Etxebizitza Departamentuak araututakoak dira. Horrez gainera, behar diren baimenak eskuratu beharko dira: jabeen erkidegoarena, udal lizentzia eta abar. 

Itzuli


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa