(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Gai orokorrak

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Zein baldintza bete behar ditu nire etxebizitza babestuaren erosle edo maizterrak?

Etxebizitza babestua partikularren arteko bigarren eskualdaketan erosten dutenek edo partikular bati etxebizitza babestua errentan hartzen dioten maizterrek baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Familia-unitatearen diru sarrera ponderatuak IPREM adierazlea halako 6,5 baino handiagoak ez izatea, eskualdaketa edo errentamendua gertatzen den egunerako pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenak aurkezteko epea bukatua dagoen azkeneko zergaldian. Ondorio horretarako, erreferentzia hartuko dira 507 laukia (Zerga Oinarriaren Zati Orokorra) gehi tributaziotik salbuetsitako errentak (529 laukia).

b) Erosle edo maizterra, edo haren familia-unitateko ezein kide, ez izatea beste etxebizitza baten edo haren zati alikuotaren jabariaren titularra edo hura erabili edo gozatzeko eskubide errealaren titularra, salbu eta etxebizitza desegokia izan eta Nafarroako Gobernuari edo NASUVINSAri eskaintzen zaionean.

Itzuli


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa