(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Gai orokorrak

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Nork eskuratzen ahal du etxebizitza babestua? Gordetzen da etxebizitza babesturik inguruabar jakin batzuk dituzten pertsonentzat?

Bai, bada; eskuratzeko baldintzak betetzen dituztenek eta halako talde batzuetako kide diren pertsonek etxebizitzen portzentaje bat erreserbatua dute 33 etxebizitza baino gehiagoko sustapen bakoitzean.


ETXEBIZITZAK SALEROSTEKO SUSTAPENAK direlarik erreserbak ondoko hauek dira.


a. Mugitzeko desgaitasun larria duten pertsonak: %3.
b. Beste pertsona batzuk, aitortutako desgaitasun gradua %65ekoa edo handiagoa dutenak: %3.
c. Familia ugariak: %3.
d. Terrorismoaren biktimak: %3.
e. Genero-indarkeriaren biktimak %3.
f. Hirigintzako gorabeherengatik berrostataturiko pertsonak: aplikatzekoa den hirigintzako planeamenduaren esparruaren barrenean jarduten duen administrazioak kasu bakoitzean hartzen dituen ebazpenen arabera, edo erakunde eskudunek horretarako sinatzen dituzten hitzarmenen arabera.
g. Nafarroako edozein udalerritan erroldaturik daudenak (bakar-bakarrik aurreikusten ez denerako udalerrian erroldaturik daudenendako erreserba berariazkoa): gainerakoa, %100 osatu arte.


Erreserba berariazkoak berdinak dira ETXEBIZITZAK ALOKATZEKO SUSTAPENAK direlarik, baina badira salbuespenak:


a. Genero-indarkeriaren biktimendako erreserba igoko da esleitu beharreko etxebizitza guztien %6 egiteraino.
b. Gizarte integraziorako etxebizitzaren bat behar duten pertsonak.
c. Nafarroako Gobernuko etxebizitza arloko bitartekaritza zerbitzuak zehazturiko pertsonak, dela zerbitzu horretan espediente irekia izateagatik beren ohiko etxebizitzatik bota edo egotzi dituztelako, dela etxebizitza babestuak errentan hartzeko diru-laguntzaren onuradun diren maizterrak izateagatik etxebizitzaren babes araubidea abian den urtealdian amaitu denean.
d. Eskatzaile bakar gisa izena ematen duten pertsonak: esleitu beharreko etxebizitzen % 6ko erreserba bat ezartzen da.

Itzuli


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa