(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Gai orokorrak

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Zein da etxebizitzen salmentan sustatzaileak eman behar duen informazioa?

Sustatzaileek etxebizitzen ezaugarriei buruzko oinarrizko informazioa eman beharko diete lehenbiziko eskualdaketan etxebizitza eskuratzen dutenei edo esleipen hartzaileei. Nahitaez honako datu hauek jakinarazi beharko dituzte:

a) Sustatzaileari buruzko datuak: izena edo sozietate-izena, helbidea eta merkataritza erregistroko inskripzioa.

b) Baldintza ekonomikoak: guztirako prezioa eta horren barrenean sartzen diren kontzeptuak, adieraziz tasak, zergak eta eroslearen konturako gainerako gastuak aintzat hartu ote diren; garbi adierazi beharko da ezin zaizkiola inola ere erosleari egotzi eta salmenta prezioaren barrenean sartu obra berriaren deklarazioari eta banaketa horizontalari dagozkion gastuak, ez eta zamak ezereztekoak eta legezko xedapenen arabera saltzaileari dagozkion antzeko beste batzuk ere; ordaintzeko modua, hasierako ordainketarik ba ote den adieraziz, epekako ordainketak, ordainketa berezirik ote dagoen adieraziz, eta hipoteka maileguari dagokion diru kopurua eta jaso daitezkeen diru-laguntzengatik dagoen kenkaria; hasierako sarrerarik ba ote dagoen adieraztea; kontura ordaindutako kopuruen kobraketa aseguratzeko bermeak, adieraziz erakunde bermatzailea zein den eta, aplikagarria den arauaren arabera, diru-sarrerak zein kontu berezitan egin behar diren.

c) Etxebizitzaren funtsezko ezaugarriak: Kokapen planoa, etxebizitzaren plano akotatua, eskalan egina, eta memoria bat, honako alderdi hauek jasoko dituena: azalera erabilgarrien neurriak; legedi aplikagarrian ezartzen diren kalitate mailak betetzen ote diren; eranskinei eta etxebizitzei lotutako elementuen ezaugarriak, bereizirik azalduta jaso beharko direnak; eraikuntzan erabilitako materialak eta kalitate maila, etxebizitzaren orientazio nagusia, isolamendu termiko eta akustikoaren maila; energia aurrezteko neurriak eta etxebizitzaren zerbitzu eta instalazioak, hala etxebizitza bakoitzarenak nola eraikin osoarenak edo higiezin-konplexuarenak; etxebizitza hartzen duen eraikinaren proiektuaren energia-ziurtagiria, etxebizitza bukatu gabe badago, edo bukatutako eraikinaren eragimen energetikoaren ziurtagiria, etxebizitza bukatua badago. Orobat informatu beharko da zer osagai duten etxebizitzak nahiz inguruneak irisgarritasun unibertsalaren eta ororentzako diseinuaren arloan.

d) Ondasun higiezinaren egoera juridikoa: orubearen eta, halakorik bada, etxebizitzaren erregistro-titulartasunaren egiaztapena; etxebizitzaren karga eta gainkargen egoera; jabeen elkartearen gastu orokorrak ordainduak daudela egiaztatzea, hura formalizatua baldin badago.

e) Egoera administratiboa: eraikitzeko lizentziaren kopia, behin-behineko kalifikazioaren zedularen kopia, edo kasua bada, behin betiko zedularena, bukatuak dauden etxebizitza babestuak badira, eta bizigarritasun zedula, etxebizitza libreen kasuan.

Itzuli


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa