Castellano | Euskara | Français | English
Lehendik dauden etxebizitza babestuetako terrazak itxi ahal dira, ondoko baldintza hauek betetzen badira:
1.- Obrak egiteko baimena eskatzea Etxebizitza Departamentuari.
2.- Etxebizitzak gutxieneko biziegokitasun baldintzak betetzen jarraitzea, bereziki terraza horretara irekitzen diren geletako argiztapenari eta aireberritzeari dagozkienak.
3.- Etxebizitzaren azalera handitu egiten da. Izan ere, terraza itxiak bere azalera erabilgarriaren %100 gehitu behar dio etxebizitzarenari, eta terraza irekiak %50 bakarrik. Etxebizitzaren azalera osoak gehigarri hori jaso beharko du etxebizitza babestu horretarako onartzen den muga gainditu gabe.
4.- Aurreko kontu guztiak Etxebizitza Departamentuak araututakoak dira. Horrez gainera, behar diren baimenak eskuratu beharko dira: jabeen erkidegoarena, udal lizentzia eta abar.