(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Etxebizitza babestuari buruzko gai orokorrak

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Etxebizitzak esleitzeko prozedurari dagokionez, zer berritasun dakar Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko Foru Legeak?

Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko Foru Legeak eta Etxebizitza babestuaren eskatzaileen zentsua arautzen duen Foru Dekretuak hurrengo berrikuntzak aurreikusi dituzte azaletik:

1. Etxebizitza babestua erosi edo alokatu ahal izateko, nahitaez eman beharko da izena eskatzaileen errolda batean.

2. Ez da inolako dokumentaziorik eskatuko, zentsuan inskripzioa egiteko. Eskatzaileak datu batzuk adierazi, eta norberaren erantzukizunpeko adierazpena bete baino ez du egin behar. Gauzak horrela, etxebizitza bat esleitzen zaionean aurkeztu beharko du eskuratzeko betekizunak eta baremoan alegaturiko zirkunstantziak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazio osoa.

3. Etxebizitza babestuak zentsuan inskribaturik dauden pertsonen artean bakar-bakarrik esleituko dira, eta haien lehentasunak kontuan hartuz. Beraz, lehen sustatzaileek egiten zituzten deialdi publikoak bukatu eginen dira.

4. Urtean lau esleipen-prozedura eginen dira data itxiekin (martxoaren 1ean, ekainaren 1ean, irailaren 1ean eta abenduaren 1ean).

5. Urrats berri bat ezarriko da etxebizitza babestuak esleitzeko prozeduran: kontratuak sinatzeko baimena ematea; urrats horretan, erosketa edo errentamendu kontratua sinatu baino lehen, egiaztatu eginen da eskatzaileak etxebizitza eskuratzeko baldintzak betetzen dituela eta baremoa behar bezala aplikatu dela, eta ikus-onespena, beraz, bigarren kontrola izatera pasatuko da eta laguntza publikoetarako eskubidea aitortzeko egintza bilakatuko da.


Itzuli


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa