Inolako ezustekorik ez izateko eta etxebizitzaren salerosketan parte hartzen duten bi alderdien eskubideak eta betebeharrak argi eta garbi zehazturik uzteko, gomendatzen da honako agiri hauek sinatzea:
- Erosketa eskatzeko eta erreserbarako kontratua, hau da, erres edo seinalea. Itundutako diru kopuru baten truke, saltzaileak hitz ematen du ez duela higiezina salgai jarriko epe jakin bat igaro arte. Epe hori amaitutakoan salerosketa kontraturik sinatzen ez bada erosleari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik, erosleak galdu eginen du saltzaileari erreserbarako emandako diru kopurua. Saltzaileak konpromisoa betetzen ez badu, jasotako seinalea halako bi eman beharko dio erosleari kalte-ordain gisa.
- Notarioaren aurrean egindako eskritura publikoa. Etxebizitzaren jabetza legez eskuratzeko balio du, eta etxebizitzaren erosketa finantzatzeko behar den hipoteka-maileguarekin batera sinatu ohi da. Ezinbesteko baldintza da etxebizitzaren titulartasuna jabetza-erregistroan inskribatu ahal izateko.
Zenbaitetan, etxebizitza erosleari emateak luze jotzen duenean, salerosketaren kontratu pribatua sinatzen ahal da eskritura publikoaren aurretik.