(Edukira Joan)
Dokumentazioa
Bigarren eskuko etxebizitza bat erosi baino lehen komeni da higiezinaren gaineko datu hauek eskuratzea:
- Eskatu jabetza-erregistroan informazio ohar soila. Agiri horretan etxebizitzaren ezaugarriak azaltzen dira, izan ditzakeen kargen berri ematen da (enbargoak edo hipotekak), eta jabea nor den adierazten da.
- Egiaztatu etxebizitzaren kontribuzioaren ordainketa eguneratua dagoela, saltzaileari ordainagiria eskatuz.
- Egiaztatu jabeen erkidegoaren kuota guztiak ordainduta daudela, saltzaileari ordainagiria eskatuz.
- Eskatu saltzaileari jabeen erkidegoaren estatutuak eta funtzionamendu arauak.
- Jarri harremanetan jabeen erkidegoko lehendakariarekin, erkidegoak inolako gastu handirik aurreikusten ez duela egiaztatzeko.
- Egiaztatu badagoela biziegokitasun zedula eta baduela indarra.
- Saltzaileak etxebizitzaren efizientzia energetikoaren ziurtagiriaren jatorrizko alea eman behar dio erosleari.