(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Jardunbide egokien kodea

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Etxebizitza babestuak alokatzeko jardunbide egokien kodearen bidez, alderdien arteko harremana hobetu nahi da, errentariek (sustatzaileak) eta errentatzaileek konfiantza handiagoz eta berme gehiagorekin sar eta egon daitezen etxebizitzak alokatzeko sisteman.

Hori lortzeko kodea osatzen duten neurri batzuek, esaterako, informazio-betebeharrak ezartzen dituzte alderdien arteko gardentasun handiagoa erdiesteko, bai eta argiago geratzeko edo erabakitzeko ere errentariek zein errentatzaileek beren gain hartu behar dituzten kostuak edo kontzeptu zehatzak (errentariak eman behar dituen bermeak mugatzea), Nafarroako Gobernuaren bitartekaritza aurreikusteko, gatazka-kasuetan, Etxebizitza Zerbitzuaren bidez, eta errentatzaileak Kontsumoko Arbitraje Sistemari atxikitzeko.

Ondorioz, eta kodeari atxikitzen zaizkion sustatzaileen eta errentarien edo maizterren arteko elkar-ulertze handiagoa lortuko da eta haien artean sor daitezkeen gatazkak saihestuko dira, eta, sortuz gero, arinago eta eraginkortasun handiagoz emanen zaie irtenbidea.

Jardunbide Egokien Kodea etxebizitzen maisterren eta enpresen eta/edo profesionalen arteko auziak ebazteko bide estrajudiziala da, alderdien arteko prozedura boluntarioa, exekutiboa, loteslea eta doakoa eskainiz.

Kodearen babes-esparrutik kanpo daude enpresen, profesionalen edo partikularren arteko gatazkak.  


JARDUNBIDE EGOKIEN KODEA

 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa