(Edukira Joan)

Navarra vivienda

Castellano | Euskara | Français | English

Babespeko apartamentuen errenta

  • Partekatu
  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook


Hartzaileak


Hauek dira babespeko apartamentuen hartzaileak:
- 60 urtetik gorako pertsonak.
- Beheko gorputz-adarrak mugitzeko desgaitasun larria duten pertsonak, desgaitasuna % 40koa edo hortik goitikoa bada.
- % 65eko edo hortik goitiko desgaitasun aitortua duten pertsonak.


Bete beharreko baldintzak


Babespeko apartamentuen sustapenean parte hartzeko, baldintza hauek bete behar dira:
- Eskatzailea mota horretako apartamentuen hartzaile izateko baldintzak betetzea.
Etxebizitza babestuak baliatzeko gainerako baldintzak betetzea. Etxebizitza babestua baliatzeko oro har ezarritako etxebizitza desegokien kasuez gainera, babespeko apartamentuen kasuan desegokitzat joko dira ere 50 urte baino gutxiagoko etxebizitzak, baldin eta haietara espaloitik edo bide publikotik sartzeko eskailerarik igo behar bada.


Esleitzeko modua


 Apartamentu hauetan, maizterren hautapena eginen da Etxebizitza Babestuaren Eskatzaileen Zentsuaren bidez.

Diru-laguntzak

Babespeko apartamentuetako maizterrek etxebizitza babestuetako maizterren diru-laguntza berberak lortzen ahal dituzte. 


Nafarroako babespeko apartamentuak

SUSTAPEN ESLEITUAK:

Dagoeneko esleitu diren sustapenetan hutsik geratzen diren apartamentuak eskuratzeko, sustatzailearekin harremanetan jarri behar da.

- 57 apartamentu, Iruñeko Leire kaleko 17.-19. zenbakietan (31/1-0001/94 espedientea), Gestión Asistencial, S.L.k kudeatuak. Argibideak.
- 56 apartamentu, Iruñeko Ermitagaña kaleko 9. zenbakian (31/1-0002/94 espedientea), Gestión Asistencial,
S.L.k kudeatuak. Argibideak.
- 56 apartamentu, Iruñeko Irunlarrea kaleko 10. zenbakian (31/1-0003/94 espedientea), Gestión Asistencial, S.L.k kudeatuak. Argibideak.
- 66 apartamentu, Antsoaingo Euskalherria kaleko 1. zenbakian (31/1-0078/2002 espedientea), Gestión Asistencial, S.L.k kudeatuak. Argibideak.

- 38 apartamento, ,Iruñeko Antso Ramirez kalean (31/1-0014/2011 espedientea) Ibersalud Rioja S.L.kudeatuak, Argibideak.

- 6 apartamentu, Lekunberriko Artzanegi kaleko 21. zenbakian (31/1-0016/2011 espedientea), Lekunberriko Udalak kudeatuak. Argibideak.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa