Nafarroako bainu-eremu naturalak

Idoietan, urtegietan, ibai freskoetako putzuetan edo ur gaziko iturburuetan har daiteke bainua, naturarekin bat eginez

Nafarroan hamabi bainu-eremu natural daude, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eta Osasun Publikoaren Institutuak kontrolatzen dute eremu horien kalitatea.

Ikusi mapa zehatzago, bainu-eremu bakoitzaren xehetasun guztiak ikusteko.