Nafarroa.eus atariaren irisgarritasun adierazpena

Nafarroako Gobernuak konpromisoa hartu du bere webgunea irisgarri bihurtzeko, bat etorriz Sektore publikoko webguneen eta gailu mugikorretako aplikazioen irisgarritasunari buruzko irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuarekin.

Irisgarritasun adierazpen hau https://www.navarra.es/eu/hasierawebguneari dagokio.

  • Azkeneko azterketa: 2022ko irailaren 5a. Adierazpena prestatzeko, kanpoko auditore aditu batek egindako ebaluazio sakona erabili da. 
  • Betetze maila: Webgune honek ez du betetzen 1112/2018 Errege Dekretua, jarraian azaltzen diren salbuespenak eta desadostasunak dituelako. 

Eduki ez-irisgarria

Jarraian bildu den edukia ez da irisgarria, honako arrazoi hauengatik:

a. Ez dator bat 1112/2018 Errege Dekretuarekin

  • Badira testurik gabeko edukiak, testuaren aukera eskaintzen ez dutenak, edo egokia ez den beste aukera bat eskaintzen dutenak [9.1.1.1 baldintza, Testurik gabeko edukia, UNE-EN 301549:2022 araua].
  • Badira bideoak audioarekin, ez dutenak azpititulu mintzaturik, transkripziorik eta audiodeskripziorik [7.1.5, 9.1.2.3, 9.1.2.5, 7.2.1 eta 7.3 baldintzak, UNE-EN 301549:2022 araua].
  • Erroreak daude atarira sartzean gailu mugikorretatik, pantaila horizontaleko orientazioa erabiltzean [9.1.3.4 baldintza, Orientazioa, UNE-EN 301549:2022 araua].
  • Eduki batzuek ez dute betetzen kolore kontrastearen gutxieneko ratioa. Puntualki, zenbait edukitan kolorea erabiltzen da informazioa transmititzeko [9.1.4.3, 9.1.4.11 eta 9.1.4.1 baldintzak, UNE-EN 301549:2022 araua].
  • Erroreak daude orriaren testuaren tamaina handitzean, zooma egitean edo testuaren lerroartea aldatzean [9.1.4.4, 11.7, 9.1.4.10 eta 9.1.4.12 baldintzak, UNE-EN 301549:2022 araua].
  • Badira funtzionalitate batzuk ezin direnak teklatuarekin bakarrik egin. Teklatu-fokoa batzuetan ez dago ikusgai osagai interaktibo guztietan, eta errore puntualak daude fokoa hartzeko hurrenkeran [9.2.1.1, 9.2.4.7 eta 9.2.4.3 baldintzak, UNE-EN 301549:2022 araua].
  • Puntualki, automatikoki mugitzen edo eguneratzen den edukia dago, eta erabiltzaileak ezin du eten, gelditu edo ezkutatu [9.2.2.2 baldintza, Eten, gelditu edo ezkutatu, UNE-EN 301549:2022 araua].
  • Atariko esteken, izenburuen edo etiketen helburua ez dago behar bezain ongi azaldua edo osatua erabiltzaile guztientzat [9.2.4.4, 9.2.4.6 eta 9.2.5.3 baldintzak, UNE-EN 301549:2022 araua].
  • Orrialde batzuetan ez dira eskaintzen mekanismoak, edukia bide batetik baino gehiagotatik aurkitu ahal izateko [9.2.4.5 baldintza, Hainbat bide, UNE-EN 301549:2022 araua].
  • Errore puntualak daude ukimenaren bidezko sarbidean, edukiren bat lantzeko erakusle bakarrarekin [9.2.5.1 baldintza, Keinuak erakuslearekin,  UNE-EN 301549:2022 araua].
  • Eduki batzuen hizkuntza gaizki etiketatua dago [9.3.1.2 baldintza, Alderdien hizkuntza, UNE-EN 301549:2022 araua].
  • Inprimaki batzuek ez dute haiekiko lotura-botoirik, eta haien osagaietariko baten egoera aldatzean testuingurua aldatzen da, erabiltzaileari abisatu gabe [9.3.2.2 baldintza, Sarrerak jasotzean, UNE-EN 301549:2022 araua].
  • Inprimaki batzuetan, eremuek ez dute etiketa edo jarraibiderik (edo dituztenak ez dira egokiak); erabiltzaileari buruzko informazioa eskatzen dute, sarreraren xedea azaldu gabe; edo fokoa jasotzean, laguntzak erakusten dituzte, eta horiek ezin dira kendu fokoa mugitu gabe [9.3.3.2, 9.1.3.5 eta 9.1.4.13 baldintzak, UNE-EN 301549:2022 araua]. 
  • Prozesaketa erroreak daude CSS batean eta orrien HTML kodean [9.4.1.1 baldintza, Prozesaketa, UNE-EN 301549:2022 araua].
  • Etiketa semantikoen erabileran erroreak daude; horiek edukiaren informazioa eta erlazioak adierazi behar dituzte, bai eta orrien osagai guztien izena, funtzioa eta balioa ere [9.1.3.1 eta 4.1.2 baldintzak, UNE-EN 301549:2022 araua].
  • Laguntza produktuen erabiltzaileei iragartzen ez zaizkien egoera-mezuak daude [9.4.1.3 baldintza, Egoera-mezuak, UNE-EN 301549:2022 araua].
  • Fitxategi ofimatiko batzuek ez dituzte betetzen irisgarritasun baldintza guztiak.
  • Litekeena da web-orriren batean edizio-akats puntualak egotea.

b. Neurriz kanpoko karga

Ez da aplikatzen.

c. Edukia ez da sartzen aplikatzekoa den legediaren esparruan

  • Webguneak irisgarritasun baldintza guztiak betetzen ez dituzten ofimatika-fitxategi batzuk eduki ditzake –2018ko irailaren 20a baino lehen argitaratuak, eginkizun administratibo aktiboetarako erabiltzen ez direnak–. 
  • Webguneak irisgarritasun baldintza guztiak betetzen ez dituzten hirugarrenen ofimatika-fitxategiak eduki ditzake –Nafarroako Gobernuak finantzatu eta garatu gabeak, eta bere kontrolpean ez daudenak–.
  • Webguneak erakuts ditzake irisgarritasun baldintza guztiak betetzen ez dituzten bideoak, 2018ko irailaren 20a baino lehenago argitaratuak.
  • Webgunean hirugarrenen osagaiak daude, Nafarroako Gobernuak finantzatu eta garatu gabeak, eta haren kontrolpean ez daudenak; hala nola, YouTube bideo-erreproduzigailua edo sare sozialetan partekatzeko AddToAny osagaia, eta baliteke horiek ez betetzea irisgarritasun baldintza guztiak.

Oharrak eta harremanetarako datuak

Irisgarritasun baldintzei buruzko komunikazioak egin ditzakezu (1112/2018 Errege Dekretuaren 10.2.a artikulua), hala nola:

  • webgune honek betetzen ez dituen baldintzen berri eman;
  • edukia eskuratzeko beste zailtasun batzuk helarazi;
  • webgunearen irigarritasunari buruzko kontsultak edo hura hobetzeko iradokizunak egin, harremanetarako inprimakiaren bidez edo 848 427517 telefonora deituz.

Kexa aurkez dezakezu 1112/2018 Errege Dekretuaren baldintzak betetzen ez badira, edo honako alderdi hauei buruzko informazio irisgarriaren eskaera aurkeztu:

  • 1112/2018 Errege Dekretuaren aplikazio eremutik kanpo dauden edukiak, 3. artikuluaren 4. apartatuan ezarritakoaren arabera;
  • irisgarritasun baldintzak betetzetik salbuetsita dauden edukiak, neurriz kanpoko karga eragiten dutelako.
  • Informazio irisgarriaren eskaeran argi eta garbi adierazi behar dira egitateak, arrazoiak eta eskaera, hura arrazoizkoa eta bidezkoa dela egiaztatu ahal izateko.

Kexak eta informazio irisgarriaren eskaerak izapide honen bidez aurkez daitezke:

Kexak eta erreklamazioak, webguneen eta aplikazio mugikorren irisgarritasunari buruz

Aplikazio prozedura

Interesdunak erreklamazioa abiaraz dezake, baldin eta informazio irisgarriaren eskaera edo kexa egin ondoren, hura ezetsia izan bada, edo ados ez badago hartutako erabakiarekin, edo erantzunak ez baditu betetzen 1112/2018 Errege Dekretuaren 12.5 artikuluko baldintzak. Era berean, erreklamazioa abiaraz daiteke hogei egun baliodun igarotzen badira erantzunik jaso gabe.

Erreklamazioa honako izapide honen bidez aurkez daiteke:

Kexak eta erreklamazioak, webguneen eta aplikazio mugikorren irisgarritasunari buruz

Argibide osagarriak

Bateragarritasuna

Webgune hau nazioarteko estandarrei jarraituz programatu da. Hona hemen: HTML5, CSS, CSS3, WAI, Bootstrap, Clay... eta WAI-AA. Horrela, normalean erabiltzen eta ezagutzen diren nabigatzaileetatik sartu, nabigatu eta ikus daiteke:  Chrome, Edge, Firefox eta Safari (mahaigaineko bertsioa edo mugikorra).

Testuaren tamaina handitzea eta txikitzea

Testuaren tamaina handitu nahi baduzu, orrian zooma egin dezakezu honako laster-tekla hauen bidez:

  • ctrl tekla + '+’ tekla, testua handitzeko
  • ctrl tekla + '-' tekla, testua txikitzeko

Hurrengo taulan azaltzen da nola handitu eta txikitu daitekeen orrialdearen zooma, gehien erabiltzen diren nabigatzaileen menuaren bidez:

Nabigatzaileak   Ekintza
Chrome, Edge “Zoom” aukera
Firefox     “Tamaina” aukera
Internet Explorer Ikus > Zooma

Nola handitu eta txikitu daitekeen orrialdearen zooma nabigatzaileetan (bertsio berrienak)

Ikus-diseinua desaktibatu

Orrialderen baten diseinuak edo egiturak nabigatzea oztopatzen badu, orrien ikus-diseinua desaktiba dezakezu edukia modu errazagoan eta egituratuagoan jasotzeko.

Hurrengo taulan adierazten da nola desaktibatzen den ikus-diseinua, funtzionalitatea hori ahalbidetzen duten nabigatzaile erabilienetan:
 

Nabigatzaileak Menu-ekintza
Firefox  Ikus > Orrialdearen estiloa > Estilorik gabe
Internet Explorer Tresnak > Internet aukerak > Orokorra > Irisgarritasuna
Safari  Edizioa > Lehentasunak > Aurreratua (aktibatu garapen-menua erakusteko aukera eta itxi leihoa) > Garapena (menu nagusitik) > Desaktibatu estiloak
Opera     Menua > Orrialdea > Estiloa > Erabiltzaile-modua

Nola desaktibatu ikus-diseinua nabigatzaileetan (bertsio berrienak) 

Nola aldatu koloreak

Webgune hau diseinatu da atzeko planoaren eta testuaren artean kontrastea eginez, behar bezala hautematen dela bermatzeko. Hala ere, nahi baduzu, definitutako koloreen konfigurazioa alda dezakezu zure nabigatzailean.

Hurrengo taulan azaltzen da nola aldatzen diren koloreak, funtzionalitatea hori ahalbidetzen duten nabigatzaile erabilienetan:

Nabigatzaileak Menu-ekintza
Firefox  Tresnak > Edukiaren aukerak > Motak eta koloreak > Koloreak
Internet Explorer Tresnak > Internet aukerak > Itxura > Irisgarritasuna
Opera     Menua > Orrialdea > Estiloa > Erabiltzaile-modua edo kontraste handia

Nola aldatu koloreak nabigatzaileetan (bertsio berrienak)