Erreprodukziorako baso materiala merkaturatzea



 

Zer dira erreprodukziorako baso materialak?

Erreprodukziorako baso materialak fruituak eta haziak dira, baso espezieak eta horien hibrido artifizialak ugaritzeko erabiltzen diren landareak eta landare zatiak.

Merkaturatzekoak diren erreprodukziorako baso materialak ekoizteko, baimendutako oinarrizko materialak erabili beharko dira soilik.

Oinarrizko materiala populazio, landaketa eta klonek osatzen dute, eta, horietatik eskuratzen da birpopulazioetan erabiliko den erreprodukziorako baso materiala (hazia eta landareak). Nafarroan baimendutako oinarrizko materiala.

Erreprodukziorako baso materialak landaketa lekuetara egokitzen direla bermatzeko, espezie egokien jatorrizko eskualdeak mugatzen dira. 

Jatorrizko eskualdea esaten zaio oinarrizko materiala aukeratzeko abiapuntuari (haztegi iturriak, landare multzoak edo masak eta haztegi ortuak). Nafarroan aitortutako jatorrizko eskualdeak.
 

Oinarrizko materialetik haziak biltzeko prozedura

  1. Baso haziak batzeko baimena eskatzea. Baso haziak batzeko eskaria egiteko, instantzia aurkeztu behar da Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean, Oihan Plangintzarako Atalari zuzendua. Azken horrek baimena igorriko du. 
  2. Bilketari ekin baino lehen, biltzaileak baimena eskatu behar dio finkaren jabea den pertsona edo erakundeari.
  3. Baimena lortutakoan eta biltzen hasi baino lehen, interesduna bere baso mugaketako Bulegoarekin harremanetan jarri behar da, azken horrek bilketaren txostena egin dezan. Orduan, Nekazaritza Zerbitzuan aurkeztuko da.
  4. Nekazaritza Zerbitzuak jatorrizko ziurtagiria igorri behar du, material begetala ekoizten duen erakunde baten eskaera jasotzean. Eskaera egiteko, instantzia aurkeztu behar da Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean, Nekazaritza Zerbitzuari zuzenduta.
  5. Bilketa ezin da hasi basozain bat ez dago.

 
Prozeduraren eskema deskargatu