Salgai arriskutsuak

Segurtasun ikuskatzailearen eginkizuna

97/2014 EDaren arabera, salgai arriskutsuak errepidez, trenbidez edo bide nabigagarrietatik garraiatzen dituzten enpresek edo garraio horiei lotutako zamalanen ardura dutenek gutxienez segurtasun ikuskatzaile bat izendatu beharko dute, garraiatzeko moduaren eta garraiatutako salgaien arabera. Ikuskatzaile horren eginkizuna izanen da jarduera horri datxezkion pertsonek, ondasunek edo ingurumenak izan ditzaketen arriskuen prebentzio lanak egitea.  Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusiak urtero deitzen du segurtasun ikuskatzaile izateko gaikuntzaren azterketa.

Enpresek Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuari jakinarazi behar diote zein den beraien segurtasun ikuskatzailea, baita aldaketaren bat gertatzen bada ere. Jakinarazpen hori segurtasun ikuskatzailearen alta eta baja ereduaren bidez egin behar dute.

Bestalde, segurtasun ikuskatzailek urteroko txosten bat idatzi beharko dute, lan egiten duten enpresaren zamalan eta/edo salgai arriskutsuen garraio jarduerei buruz. Salgai arriskutsuak garraiatzen ari diren bitartean edo zamalanetan istripuren bat gertatuz gero, aurrez ezarritako egoeraren bat gertatzen bada, segurtasun ikuskatzailek gertakarien txosten bat idatzi beharko dute.

Salgai arriskutsuen eta galkorren garraioari buruzko informazioa.

Segurtasun ikuskatzaileen ziurtagiria

Eginkizun hori egin ahal izateko, azterketa bat gainditu behar da aurretik. Azterketa hori izanen dituen betebeharrei eta ADRn (errepideko garraiorako) eta urriaren 8ko 1566/1999 Errege Dekretuan (trenbide edo bide nabigagarrietako garraiorako) jasotako gaiei buruzkoa izanen da. Ziurtagiria bost urtean behin berritu behar da.

Ziurtagiria berritzen ez badu, titularrak ez du segurtasun ikuskatzailearen funtzioak egiten jarraitzen ahalko, eta beste ziurtagiri bat eskuratzeko egin beharreko probak gainditu beharko ditu.

Argitaratutako azken deialdia
Galdera bankura sartzeko estek