Segurtasun aholkulari gaitasuna

Salgai arriskutsuak errepidez garraiatzeko behar den ziurtagiria lortzeko eta berritzeko probak

Oinarrizko informazioa

Salgai arriskutsuen errepideko garraioan segurtasun aholkulari izateko behar den lanbide gaitasunaren ziurtagiria lortzeko eta berritzeko probak espezialitate hauetarako izanen dira:

  • 1. mota: lehergaiak eta lehergailuak.
  • 2. mota: gasak
  • 7. mota
  • 3; 4.1; 4.2; 4.3; 5.1; 5.2; 6.1; 6.2; 8 eta 9 motak: salgai arriskutsuen nazioarteko errepideko garraioari buruzko Europako Akordioan (ADR) adierazitako mota bakoitzean agertzen diren gai solido eta likidoak. 
  • Nazio Batuen Erakundearen sailkapenean honako identifikazio zenbaki hauek dituzten gai likido sukoiak: 1202 (gasolioa), 1203 (gasolina) eta 1223 (kerosenoa).

Helburuak:

  • Datozen hilabeteetan indarra galduko duten ziurtagiriak berritzea proben bidez.
  • Salgai arriskutsuen errepideko garraioan segurtasun aholkulari izateko behar den lanbide gaitasunaren ziurtagiria lortzea.

Prozeduraren urratsak:

  • Azterketan izena emateko epea: 2023/09/18etik 2023/10/6era
  • Azterketara onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak argitaratzea: 2023/10/13
  • Subsanazioa: 2023/10/16tik 2023/10/27ra
  • Azterketara onartutakon eta baztertutakoen behin betiko zerrendak eta azterketaren eguna eta lekua argitaratzea: 2023/10/31
  • Azterketa data: 2023/11/4
  • Onartutakoen behin-behineko zerrenda: 2023/11/17
  • Azterketak berrikustea: 2023/11/20tik 2023/11/24ra
  • Onartuen behin betiko zerrendak argitaratzea: 2023/12/11

Oharra: azterketa gainditu dutenen ziurtagiriak prestatu ondoren, Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusian jaso ahal izanen dira. Horretarako, aldez aurretik 27 euroko ordainketa-gutuna ordaindu behar da ziurtagiri bakoitzaren jaulkipenagatik.

Segurtasun-aholkularien azterketak autonomia-erkidegoka.

Inskripzioa fitxa honetan bertan eginen da modu telematikoan, online inprimaki baten bidez. Inprimaki hori izena emateko epean aktibatuko da eta azterketa-tasa ordaindu izanaren egiaztagiria erantsi beharko zaio (PDF edo JPGE formatuetan):

142/2023 Ebazpena, zeinaren bidez 2023ko probak arautzen diren.

Harremanetan jartzeko

Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusia
Deialdien eta Txartelen Bulegoa
Emilio Arrieta, 25 kalea - Behea ezkerra
31002 Iruña
Telefonoa: 848 42 33 81 - 848 42 33 61
Posta elektronikoa: gestiontransportes@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time