Atal honetan, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleek irakaslanerako materiala aurki dezakete. Besteak beste, liburu hauek gomendatzen dizkiegu:
"La seguridad y salud en el trabajo como materia de enseñanza transversal". Guía del profesorado de Enseñanza Primaria, La seguridad y salud en el trabajo como materia de enseñanza transversal. Guía del profesorado de Enseñanza Secundaria eta ERGA Tebeo eta Laneko Segurtasunaren eta Higienearen Institutu Nazionalak argitaratuak (ezin dira behera jaitsi).LSHINren orrialdetik behera jaitsi daitekeen dokumentazio
Laneko Arriskuen Prebentziorako Legeko 5.2 artikuluan ondorengoa ezartzen da: "Herri Administrazioek prebentzio arloan hezkuntza hobetzea sustatuko dute irakaskuntzako maila ezberdinetan eta bereziki lanbide-prestakuntzaren sistema nazionalari dagokion prestakuntza-eskaintzan; era berean, laneko arriskuen prebentziorako behar diren giza baliabideen prestakuntza egokitu behar dute".
Hori kontuan izanik, LONIk (Lan Osasunaren Nafarroako Institutua) atal hau sortu du laguntza-material batzuk aurkezteko honako eskola hauetako irakasleei lana errazte aldera: Lanbide Heziketa, Lantegi Profesionalak, Lantegi Eskolak eta Nekazaritza Eskolak. Halaber, tresna pedagogikoak eskaini nahi zaizkie ezagutzak transmititzen laguntzeko eta ikasleek laneko arriskuen aurrean jarrera positiboak izatea garatzeko.
LONIren orrialdetik behera jaitsi daitekeen dokumentazioa
Eraikuntza-sektorea
Segurtasuna Obra Zibilean Obra zibileko lanbide-zeregin ezberdinei buruzko 8 liburuxka
Segurtasuna Eraikuntzan Eraikuntzako lanbide-zeregin ezberdinei buruzko 12 liburuxka
Lur Mugimenduen eta Egitura obren inguruko Prebentzio-kanpaina
Nekazaritza-sektorea
Industria eta Zerbitzuen sektorea
Alderdi orokorrak
LSHINren orrialdetik behera jaitsi daitekeen dokumentazioa
Era labur eta ulergarrian ondorengoak azaltzen dituzten informazio-orriak (orri bakarrean): osasun eta segurtasunerako arrisku nagusiak, horren inguruan har daitezkeen neurriak, aurre egiteko ardura duen pertsona zein den eta non aurki daitekeen informazio gehiago.