(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Espartza Zaraitzuko hondakin-uren araztaile berriak 400 pertsonari emango die zerbitzua
osteguna, 2013.eko urriak 31


Esparza kontseilariak gaur ireki du laster Jaurrietakoa batuko zaion instalazioa; hala, Pirinioetako Ezka eta Zaraitzu ibaietako uraren tatamendua osatuko da.


Esparza kontseilaria eta agintariak, Espartza Zaraitzuko arazteko instalazio berrian. ( irudia handitu )

Espartza Zaraitzuko hondakin-uren arazteko instalazio berriak 400 pertsona inguruko herriari emango dio zerbitzua. Instalazioa Jaurrietakoarekin batera martxan denean, Pirinioetako Ezka eta Zaraitzu ibaietako uren tratamendua osatuko da.

Instalazioak gaur inauguratu ditu José Javier Esparza Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak. Ekitaldian izan dira, halaber, Francisco Pérez Arregui Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Gregorio Beaumont herriko alkatea eta Andrés Sola NILSAko kudeatzailea.

Espartza Zaraitzuk ehun biztanle inguru ditu, udan biztanle kopurua bikoiztu egiten den arren. Instalazioak ohiko biztanleei eta udako sasoi jendetsuenetan herrian bizi direnei ematen die zerbitzua, baina baita gehienez 200 pertsona inguru har ditzakeen herriko kanpinekoei ere.  Aurreikusi denez, batez besteko emaria 0,82 litro segundokoa da (hau da, egunero 71 metro kubiko tratatu behar dira), nahiz eta instalazioak kopuru hori zazpi aldiz gehiago hartzeko gaitasuna izan (5,75 litro/segundo), inguruko hazkuntza kontuan hartuta, emariari zein biztanleei dagokienez.

Proiektuari esker, Zaraitzu ibaiaren eskuineko ibai-ertzeko hondakinak bateratu dira, hustubide baten bidez beste aldera eraman ahal izateko, sarrerako ponpaketarik egin beharrik gabe. Araztaileak dekantatzeko bi etapa eta ur-iragazki bat ditu, Nafarroako instalazio guztietan ohikoa den sistema biologiko batean. Instalazio horietako prozesuek ibaietako ibilguetan naturalki gertatzen den arazketa antzeratzen dute.

404.580 euroko gastua, Nafarroako Gobernuaren (% 80) eta saneamendu-kanonaren bidez finantzatuta

404.580 euro behar izan dira eraikitzeko. Proiektuaren % 80 Nafarroako Gobernuak eta % 20 saneamendu-kanonaren bidez finantzatu da. Kanon hori uraren fakturan ordaintzen da, eta NILSA enpresa publikoak kudeatzen du. 2012an saneamendu-kanonaren bidez 27,6 milioi euro bildu ziren. Horien % 49 lehendik dauden araztaileen ustiapenera bideratu zen osorik; gainerakoa birjarpen-funtsa hornitzeko erabili zen. Datuek aditzera ematen dutenez, bildutako gehiena lehendik dauden instalazioak kudeatzeko erabiltzen da, eraikitzeko inbertsioak gastu osoa hartzen zuen fasea amaitu baita (2010. urtera arte). Inbertitzeko fasea amaituta, etorkizuneko erronka abian diren ehun araztaileek sortzen dituzten gastuak modu efikaz eta iraunkorrenean kudeatzean datza.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa