(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NEKPk Los Arcosko zirkuituaren kudeaketa pribaturako konkurtsoaren deialdia egin du asteazkena, 2013.eko urriak 30


Korporazio Publikoa ere hasia da dagoeneko NHAG kanpotik kudeatzeko urratsak ematen.


Transcripción textual del video

Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoak konkurtso publiko baterako deialdia egin du Arcosko zirkuituaren kudeaketa kanpoko enpresa bati esleitzeko. Prozedura bihar goizean (osteguna) argitaratuko dute Nafarroako kontratazioaren atarian, eta asmoa zirkuituaren jardueraren jarraipena eta Foru Komunitateak hari esker dituen ondorio ekonomikoak bermatzea da, altxor publikoari inolako kosturik eragin gabe.

Jorge San Miguel NEKPko zuzendari nagusiak ekimenaren berri eman dio Gobernuari gaur egin den asteroko saioan.  Azaldu duenez, azpiegiturari lotutako ekimen pribatuaren inguruan agertutako interesa ikusirik, Korporazioak ekimenak aztertzea erabaki du, gaur egungo merkatuko zailtasunak aintzat hartuta. Horretarako, iragarki publiko bat plazaratuko dute zirkuituaren alokairua izan daitekeena gardentasunez gauza dadin.

Ikuspegi orokorra

Zirkuituaren helmugaren ikuspegia; atzean Atalaya eraikina ikusten da.

Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoak konkurtso publiko baterako deialdia egin du Arcosko zirkuituaren kudeaketa kanpoko enpresa bati esleitzeko. Prozedura bihar goizean (osteguna) argitaratuko dute Nafarroako kontratazioaren atarian, eta asmoa zirkuituaren jardueraren jarraipena eta Foru Komunitateak hari esker dituen ondorio ekonomikoak bermatzea da, altxor publikoari inolako kosturik eragin gabe.

Jorge San Miguel NEKPko zuzendari nagusiak ekimenaren berri eman dio Gobernuari gaur egin den asteroko saioan.  Azaldu duenez, azpiegiturari lotutako ekimen pribatuaren inguruan agertutako interesa ikusirik, Korporazioak ekimenak aztertzea erabaki du, gaur egungo merkatuko zailtasunak aintzat hartuta. Horretarako, iragarki publiko bat plazaratuko dute zirkuituaren alokairua izan daitekeena gardentasunez gauza dadin.

Halaber, NEKPko zuzendariak Nafarroako Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Gunea (NHAG) sozietate publikoaren kudeaketa kanpoko enpresa bati esleitzeko prozesurako emandako urratsak jakinarazi dizkio. Azken ekintza hori Nafarroako Sektore Publikoa Berregituratzeko II. Planean dago aurreikusita. NHAGren kasuan, Korporazio Publikoak sozietatearen % 51 gutxienez saltzea aurreikusi du. Horretarako, enpresa pribatuen eskaintzak baloratu aurretik, Korporazioak sozietate publikoko langileei enpresaren zati handiena hartzeko eskaintza egingo die. Hori dela-eta, NEKPk NHAGko 26 langileri bilera baterako deialdia egin die. Datorren astean izango da, eta bertan proiektuaren berri emango zaie.

Zirkuitua errentan ematea

Nafarroako Zirkuitua errentan emateko hautagai posibleak hautatzeko prozeduraren helburua enpresa pribatu batek azpiegitura kudeatzea lortzea da, jarduerari eta Foru Komunitatearen itzulkinei eutsiz, baina diru-kutxa publikoei gasturik eragin gabe. Hala, 5 urtera arteko errentamendua egitea proposatu da, hirugarren urtetik aurrera erosteko aukera izanda. Hasiera-hasieratik dagoeneko 5 milioi euro inguru aurreztuko dira, Zirkuituan burututako jarduerak urtero milioi bat euro inguruko ustiapen-defizita sortu izan duelako.

Eskaintzak hautatzeko, interesdunek kirolari eta motorrei loturiko instalazioen kudeaketan esperientzia dutela egiaztatu beharko dute, hau da, motorrekin lotutako ekitaldien garapenean, kirol-eskubideen kudeaketan eta kirolaren alorreko babesleak bilatzen eta kudeatzen. Horiez gain, motorraren sektorean duten esperientzia eta kaudimen ekonomikoa ere aintzat hartuko dira. Bost alderdi horiek izango dira hautagaiak ebaluatzeko irizpideak. Hautagaitza aurkezteko epea 10 egunekoa izango da (azaroaren 11ra arte, egun hori barne).

NHAGren kudeaketa kanpoan kontratatzea

NHAGren kudeaketa azpikontratatzeko prozesuaren azken helburua sozietate publikoaren zati handi bat saltzea da (% 51 gutxienez); hala, NEKP akzioduna izango da 2 urtez gehienez trantsizio ordenatua egiteko, enpresak eskaintzen duen hizkuntzak irakasteko jardueraren zein lanpostuen jarraipena bermatuta.

Horretarako, eta enpresa pribatuekin negoziatu aurretik, NEKPk NHAGko 26 langileri konpainiaren zati handiena eskuratzeko aukera eskainiko die, banakako akziodun gisa zein euren enpresa eratuta. Gaur egun, NEKPk kanpoko enpresa bati sozietatearen prezioa finkatzeko eskatu dio, datorren astean langileei proiektua azaldu ahal izateko eta, handik hamar egunera, haien erantzuna jasotzeko. Langileei proiektuan sartzea errazteko, langabezia-prestazioa kapitalizatzeko aukera aurreikusi da enpresako bazkide bihurtzeko.

Berregituratzeko II. Plana

NHAGren kudeaketa kanpoan kontratatzea zein Zirkuituaren kudeaketa-kostua aurreztea Nafarroako Enpresa Sektore Publikoa Berregituratzeko II. Planean daude jasota. Plana iragan maiatzaren 13an onetsi zuen NEKPk. Planak 5 jarduera-ardatz nagusi ditu: egitura murriztea, 13 enpresatik 8 enpresara; lan egiteko gastuak txikitzea; higiezinen aktiboak eta beste aktibo batzuk saltzea; enpresen zorra birfinantzatzea eta gutxitzea; eta batzordeak berrantolatu eta horietan aurreztea.

2013 eta 2014 urteetan garatuko da plana eta 83 milioi euroko eragin ekonomiko positiboa izango du. Zenbateko horretatik 15 milioi euro kudeaketa hobetuta eta gastuak aurreztuta lortuko dira, eta 68 milioi euro inguru higiezinen aktiboak eta beste aktibo batzuk salduta.

Gaurko Gobernuaren saioan NEKPren zuzendariak aurkeztu dituen 2013ko irailaren 30ean eguneratutako datuen arabera, dagoeneko 8,7 milioi euro aurreztu dira sozietate publikoen kostuan berrantolatzeko bigarren prozesu aplikatuta. Beste 9,1 milioi euro lortu dira higiezinak saldu edota erreserbatuta.

Sozietate publikoen kostua murriztu da egituran aurreztuta, soldata-masa murriztuta (4,6 milioi euro) eta lan egiteko gastuak gutxituta (4,1 milioi euro). Halaber, antolaketa-neurriak ezarri dira, esate baterako, administrazio-batzordeen ordainsarien sistema berria onetsi da eta, hala, 177.000 euro aurreztu dira.

Bestalde, Administrazioaren jabetzaren aktiboak optimizatzeko higiezinen plana aplikatzeari esker, hau da, behar ez direnak errentan eman edo saltzeko aukera ematen duen planari esker, higiezinak saltu edota erreserbatzea lortu da 9,1 milioi euro eskuratuz.  Zehazki, 19 etxebizitza, 2,4 milioi eurokoak, Estafeta kaleko eraikin bat (1,4 milioi euro), 1,6 milioi euroko beste eraikin batzuk, 3,2 milioi euroko 7 industria-partzela eta 0,5 milioi euroko 2 nabe.

Sektore publikoa berregituratzeko bigarren prozesuaren bidez, helburua balio erantsi handiko enpresen sektore publikoari eusten zaiola bermatzea da, giza kapitala mantendu eta Foru Komunitateko garapen ekonomikoari laguntzeko, neurria doitu, egitura optimizatu eta eraginkortasuna hobetuta.

Enpresen sektore publikoa berregituratzeko prozesua 2011n hasi zen. Bigarren jarduera sorta aplikatu ondoren, enpresa kopurua % 79 murriztuko da (38tik 8ra), kudeatzaile kopurua % 77 (30etik 7ra) eta aholkularien kopurua % 83 (332tik 59ra). Bestalde, soldata-kostuaren murrizketa askoz txikiagoa izango da, % 28 (52.1 milioi eurotik 37,4 milioi eurora).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa