(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak urrezko ezteiak ospatu dituzten Caja Ruralen Club Solerako senar-emazteei egin die harrera asteartea, 2013.eko urriak 29


Nafarroako gizartearentzat arduraren, ahaleginaren eta eskuzabaltasunaren eredua direla adierazi du Lehendakariak, ehun bikote inguru izan diren ekitaldian.


Ikuspegi orokorra.

Lehendakariak egindako harreraren ikuspegi orokorra. ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako Departamentuaren egoitzako klaustro isabelinoan harrera egin die aurten urrezko ezteiak ospatu dituzten Caja Rural de Navarrako Club Solerako 300 bazkideri.

Ekitaldian Luis Barriendo finantza-erakundeko lehendakariak eta Íñigo Alli Gizarte Politiketako kontseilariak ere parte hartu dute. Bertan, Barcina Lehendakariak bertaratutakoak zoriondu ditu eta azpimarratu du Nafarroako gizartearentzat arduraren, ahaleginaren eta eskuzabaltasunaren adibidea direla.

Yolanda Barcinak eskerrak ere eman dizkie gure Komunitatearen "ongizate-maila hobetzeagatik". "Nafarroan, zuen ereduari jarraituz, 2012ko azken balorazioen arabera, osasun publikorik onena, eskola-porroten kopururik baxuena, biztanleko unibertsitate-ikasle kopururik handiena eta Espainiako pobrezia-tasa txikiena izatea lortu dugu", gaineratu du Barcina Lehendakariak.

Mintzaldian, Nafarroako Lehendakariak, horrez gain, zera ere aipatu du, "erabakiak hartzen ditugun guztiok zuen ereduari jarraituko bagenio, erabaki horiek hobeto ulertuko eta egokiagoak izango lirateke, eta egoera honetatik lehenago aterako ginateke".


Taldeko argazkia

Fermín Laurencena eta Teresa Serrano senar-emazteak Barcina Lehendakaria, Alli (esk.) kontseilaria eta Barriendo (ezk.) ondoan dituztela. ( irudia handitu )

150 senar-emazte eta ekitaldien programa

Omenaldia jaso duten 150 senar-emazteak Nafarroako 54 herritakoak dira: Ablitas, Allo, Antsoain, Añorbe, Aribe, Artaxoa, Azagra, Berbintzana, Buñuel, Burlata, Cadreita, Caparroso, Cárcar, Cascante, Kaseda, Cintruénigo, Corella, Cortes, Deikaztelu, Faltzes, Fitero, Funes, Fustiñana, Lekunberri, Lerin, Los Arcos, Irunberri, Martzilla, Melida, Mendabia, Milagro, Monteagudo, Murchante, Noain, Erriberri, Iruña, Azkoien, Pitillas, Gares, Ribaforada, San Adrián, San Martin Unx, Zangoza, Santakara, Sartaguda, Sesma, Tafalla, Tutera, Uharte Arakil, Valtierra, Viana, Alesbes, Atarrabia eta Zizur Nagusia.

Concertante hari-laukotearen musika lagun izan duen harrera Caja Rural de Navarrak antolatutako ekitaldien programaren barruan egin da, aurten 50. ezkontza-urteurrena ospatzen duten Club Solerako bazkideentzat. Horrez gain, Iruñeko katedralean elizkizuna egin dute eta bazkaria ere izan dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa