Takografo digitalaren txartelaren eskabide telematikoa

Autonomia erkidegoek dute takografo txartelak emateko eskumena. Errepideko Garraioko Zuzendaritza Nagusiaren ardura da txartel guztiak erregistratzea.

Jakin behar duzuna

  • Eskabidea Internet bidez egin eta aurkezten da. Horretarako, baliozko ziurtagiri digital bat eduki beharra dago.
  • Eskatzen duzun takografo txartel bakoitzeko, aurretik tasa ordaindu behar duzu.
  • Txartela jasotzeko, hainbat aukera dituzu: Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuan jasotzea edo eskabide telematikoan adierazitako helbidean jasotzea (bigarren horretan, gutun ziurtatu batean bidaltzen da), trukeen kasuan izan ezik. Halakoetan, Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzura bertaratu beharra dago, txartel berria jaso aurretik originala bueltatzeko.
  • Takografo digitalaren txartelak emateko eskabideak apirilaren 25eko FOM/1190/2005 Aginduaren 1. eranskinean (gidari txartelak), 2. eranskinean (enpresa txartelak) eta 3. eranskinean (saiakuntza zentroen txartelak) ageri direnen araberakoak izanen dira (maiatzaren 3ko EAO). Hurrengo atalean atxiki ditugu.

Tasen ordainketa, eskabidea formalizatu baino lehen

43 eurokoa da aipatutako izapideetako bakoitza egiteko tasa, eta ordainketa gutun bidez gauzatu behar da, dagokion izapidearen eskabidea formalizatu aurretik.  Gainontzeko dokumentuekin batera aurkeztu behar da ordaindu izanaren frogagiria.

Galdetegian adieraziko da zein datatan ordaindu behar den, eta EZOari dagokion laukitxoan ordainketa-gutunaren zenbakia.

Ordainketa-gutuna deskargatu

Gidari txartela

 A) Lehen aldia

  •  Koloretako argazki bat, nortasun agirikoaren tamainakoa eta atzealde zuria duena.
  • Indarrean dagoen NANa edo ANT/AIZ atzerritarren kasuan.
  • Europar Batasuneko pertsonen kasuan, pasaportea edo jatorri herrialdeko identifikazio txartela aurkeztu beharko da.
  • Beste autonomia erkidego batean emandako NANen eta ANT/AIZren kasuan, erroldatze-ziurtagiria.
  • Indarrean dagoen dagokion kategoriako gidabaimena.

B) Berritzeko

B.1) Iraungitzeagatik:

Lehen aldian eskatzen den dokumentazio bera eskatuko da.

B.2) Datuen aldaketagatik:

Lehen aldian eskatzen den dokumentazio bera eskatuko da, baita honako hauek ere:

  • Txartel zaharra Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuan utzi beharko da eskabidea aurkeztu aurretik.
  • Datuen aldaketa frogatzen duen dokumentazioa.

C) Ordezpena (lapurretagatik, galeragatik, narriaduragatik, gaizki dabilelako edo kontrol batean kendu izanagatik)

  • Txartela lapurtu dutela edo galdu dela berariaz adierazten duen salaketa.
  • Narriatuta dagoen edo gaizki dabilen kasuetan, txartel zaharra bueltatu egin behar da Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuan, eskabidea aurkeztu aurretik.
  • Kontrol batean kendu baldin bada, erretiratu izana jasotzen duen salaketa buletina.

D) Trukea

Lehen aldian eskatzen den dokumentazio bera eskatuko da, baita jatorrizko herrialdeak emandako txartel zaharra ere, zeina Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuan entregatu beharko baita berria hartzen denean

Eskabide eredua deskargatu.

Enpresa txartela

A) Lehen aldia

  • Pertsona fisikoek NANa aurkeztu beharko dute, pertsona juridikoek, berriz, enpresaren IFZ.
  • Ordezkariaren edo, pertsona juridikoen kasuan, eskabidea sinatzen duenaren NANa eta ahalak.

Saiakuntza zentroaren txartela

A) Lehen aldia

  • Saiakuntza zentroaren IFK.
  • Teknikariaren NANa.
  • Industriak zentro teknikoari emandako ziurtagiria.
  • Kalibraketa jarduketa bada, teknikariaren gaitasun agiria.

C) Ordezpena (lapurretagatik, galeragatik, narriaduragatik edo gaizki dabilelako):

  • Txartela lapurtu dutela edo galdu dela berariaz adierazten duen salaketa.
  • Narriatuta dagoen edo gaizki dabilen kasuetan, txartel zaharra bueltatu egin behar da Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuan, eskabidea aurkeztu aurretik.

Eskabide eredua deskargatu.

Tramitazio telematikoa

Tramitazio elektronikoa egiteko behar diren baliabide teknikoak baditugula baieztatu ondotik eta tramitazioa egin aurretik, aurkeztu beharreko dokumentazioa (gorago adierazi dena) daukazula berrikusi beharko duzu; aldatu egiten da izapidearen arabera.

Dokumentazioa: izapide bakoitza egiteko adierazitako dokumentazioa eskaneatu eta PDF formatuan erantsi behar da, txartel originala aurkezterik eskatzen ez den izapideen kasuetan.

Takografo txartel original bat aurkeztu behar den izapideetan, txartela Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuan entregatu beharko duzu, eskatutako dokumentazioarekin batera.

Ordezkaritza: enpresa baten izenean izapide bat egin behar duenak ordezkaritza mandatuaren dokumentua aurkeztu beharko du, edo, bestela, txartela jasotzeko baimena. Helburu horietarako, eredu hauek erabiltzen ahal dira:

Honako hauek egin ditzakezu aplikazioaren bidez:

  • Eskabidea egiten hasi.
  • Dokumentazioa erantsi.
  • Administrazioak eskaturiko zuzenketak egin.
  • Espedienteen egoerari buruzko informazioa kontsultatu.

Zalantzarik izanez gero, eskuliburua kontsultatzen ahal duzu.

TRAMITAZIOA

Garraio, Mugikortasun eta Agenda Urbanoaren Ministerioaren webguneko esteka, prozedura hasteko.