Tokiko garapen jasangarrirako jardunbide egokien José Ignacio Sanz Arbizu saria

Lehiaketak Nafarroako herritarren bizi-baldintzetan eragin nabarmena izan duten ekimen jasangarriak aintzatesten ditu esparru hauetan: etxebizitzaren eta garapen komunitarioan, hiri- eta eskualde-garapenean eta kudeaketa jasangarrian

Oinarrizko informazioa

Nafarroan toki mailan jasangarritasun jardunbide egokia garatu duten eta honako talde hauetakoak diren erakundeak:

  • Autonomoak eta mikroenpresak.
  • Irabazi-asmorik gabeko erakundeak: kooperatibak, korporazioak, fundazioak, federazioak eta elkarteak.
  • Unibertsitateak eta zientzia eta ikerketa arloko erakundeak.
  • Toki erakundeak.

Bi urtez behingo lehiaketak Nafarroako herritarren bizi-baldintzetan eragin onuragarria eta nabarmena izan duten ekimen jasangarriak aintzatesten ditu esparru hauetan: etxebizitzaren eta garapen komunitarioan, hiri- eta eskualde-garapenean eta kudeaketa jasangarrian.

Diruz lagundutako proiektuek baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Nahitaez: eragina, elkartegintza eta jasangarritasuna.
  • Aukeran: lidergoa eta komunitatea indartzea, genero-berdintasuna eta gizarte-inklusioa, berrikuntza tokiko testuinguruan eta transferigarritasuna, eta transferentziak.

Irizpideen zerrenda osoa (pdf-aren 5-7 orrialdeak).

Kategoriak

  1. Hiru jardunbide hoberenetako bakoitzerako: 1.000 euro.
  2. Hiru jardunbide hoberenetako bakoitzarendako eta aipamen bereziendako, halakorik balego: diploma bat eta garaikur bat.
  3. Jardunbide egokitzat jo direnak "Nafarroako Foru Komunitateko 2023-2024 aldiko Tokian tokiko Garapen Jasangarriko Jardunbide Egokien Hogeita Hamargarren Katalogoa" delakoan agertuko dira.
  4. Katalogoa Nafarroan, Espainian eta nazioartean zabaltzea.

Adituen Batzordeak informazio gehiago eskatuko du, egoki iritziz gero, eta Nafarroako Foru Komunitateko Toki Garapen Jasangarriko Jardunbide Egokien Katalogoan argitaratzeko modukoak diren ekimenak hautatuko ditu.

Hautatzen diren hautagaietatik, gehienez ere hiru jardunbide hoberenak nabarmenduko dira sarirako. Gainera, kalitatearen arabera, Aipamen Berezi edo Gomendio batzuk ere egin ahalko dira.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak sariak emateko ekitaldi publiko batean emanen dizkie sariak hautaturiko norbanako edo erakunde guztiei.

Aukeran, material hauek sar daitezke osagarri modura:

  • Egunkari, aldizkari edo bestelako argitalpenetan agerturiko artikuluak. 
  • Euskarri digital estandarreko bideoak, gehienez ere 10 minutukoak. 
  • Argazkiak edo bestelako material grafikoa.
  • Liburuxkak edo publizitaterako materiala.

959E/2023 Ebazpena, zeinaren bidez "Nafarroako Foru Komunitateko Tokian tokiko Garapen Jasangarrirako Jardunbide Egokien XIII. José Ignacio Sanz Arbizu Saria, 2023-2024" emateko deialdia egiten baita eta haren oinarri arautzaileak onesten baitira (ebazpen honen eranskinean daudenak).

Tramitazioa

Epea: 24/01/09 - 24/06/15

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua
González Tablas kalea 9, 4. solairua
31005 Iruña
Posta elektronikoa: sostenibilidad@navarra.es / jasangarritasuna@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time