Sexu-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako arreta integrala

Sexu-indarkeriaren biktima izan diren emakumeak, haien familiak eta hurbilekoak informatu, bideratu eta laguntzen dituen zerbitzu espezializatua eta doakoa da

Oinarrizko informazioa

  • Doako arreta espezializatua ematen die sexu-indarkeriaren biktima izan diren edo bizirik atera diren 16 urtetik gorako emakumeei, indarkeria hori gaur egungoa zein iraganekoa izan, Nafarroako Foru Komunitatean bizi badira.
  • Laguntza ematen zaio familia osoari eta hurbil-hurbileko pertsonei, hala behar badute.

Zerbitzu hori eskuratzeko, ez da beharrezkoa salaketa jartzea. Era berean, ez da beharrezkoa babes-agindurik edo epairik izatea. Emakume guztiek eskura dezakete, haien egoera administratiboa edozein izanda ere.

Sexu-indarkeriari Arreta Integrala Emateko Zentroak (SIAIZ) erantzun integrala ematen die sexu-indarkeriaren biktima diren edo indarkeriatik bizirik atera diren emakumeen beharrei, eta honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu espazio seguru eta konfidentzial batean:

  • Arreta integrala
  • Prebentzioa
  • Sentsibilizazioa
  • Prestakuntza
  • Informazioa
  • Irisgarritasun unibertsala
  • Profesionalen, interpreten eta kultura-bitartekaritzaren aholkularitza

Zentroko taldea abokatutzako, psikologiako, gizarte-laneko eta gizarte-hezkuntzako profesionalek osatzen dute.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Sexu-indarkeriaren Arreta Osorako Zentrora zuzenean jo daiteke, edo bertara bideratuta oinarrizko gizarte zerbitzuetatik, osasun zerbitzuetatik, harrera egiteko baliabideetatik edo beste zerbitzu batzuetatik.

Jendearendako ordutegia: etenik gabeko ordutegia eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan.

Sexu-indarkerien Arreta Osorako Zentroan (SIAIZ)
Xabier Mina plaza, 4
31006 Iruña
Telefonoa: 848 463 999
Posta elektronikoa: caivs@fundaciongizain.es

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Berdintasunerako Institutua
Alondegi kalea 1, 2. solairua
31002 Iruña
Telefonoa: 848 42 15 88
Posta elektronikoa: instituto.navarro.igualdad@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time