“Ingurumenaren zaindariak” izeneko ingurumen sentsibilizaziorako sariketa

Kartelen II. lehiaketa eta Mikrobideoen VI. lehiaketa, ingurumenari buruzko sentsibilizazioa lantzeko. 2022-2023 ikasturtea

Oinarrizko informazioa

  • Kartelen lehiaketa: Nafarroako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako ikasleak.
  • Mikrobideoen lehiaketa: Nafarroako ikastetxeetako bigarren hezkuntzako ikasleak.

2022-2023 ikasturterako deialdia

Leloa: ”¡Toca madera! - Eman egurra!”.

Kartelen lehiaketa

Helburua da kartel batzuk sortzea haien bidez erakusteko zer onura dakartzaten bai gure basoen kudeaketa jasangarriak eta bai haien baliabideen erabilerak.

Lehiaketan bi kategoria daude:

  • Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoentzat.
  • Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoentzat.

Lanak bikoteka egin beharko dira. Ikastetxe bakoitzak 3 lan aurkezten ahalko ditu kategoria bakoitzean. Irakasle batek ordezkatuko du ikastetxea sariketa honetako kategoria bakoitzean. Hau da, ikastetxe bakoitzak gehienez 2 irakasle aurkezten ahalko ditu, eta 6 kartel gehienez ere.

Aurkezten diren lanek originalak eta argitaragabeak izan beharko dute. Argazkiak, marrazkiak, collageak, infografiak, edozein motatako diseinu grafikoak edo bestelakoak erabili ahalko dira, baina sentsibilizaziorako lelo bat izan beharko dute, lehiaketaren gaiari lotua, eta orri bakarrean aurkeztuko dira, pdf, png, jpg edo jpeg formatuan.

Irakasleek 3 lan aurkeztu beharko dituzte kartel sortarik onenaren sarian parte hartu ahal izateko. Saria puntuaziorik handiena eskuratzen duen proiektu sortari emanen zaio.

Bideo-lehiaketa

Ingurumen-sentsibilizazioko mikro-bideo bat eginen da, minutu bat baino gutxiagokoa, gure basoen baso-kudeaketa jasangarriak eta horien baliabideen erabilerak dakartzaten onurak erakusteko.

Mikrobideoa lantzeko modua librea da; honako aukera hauek daude:

  • Mikrobideo-klip bat, edo edozein estilotako musika emanaldia: hip hop, trap, indie, regetoia, opera, folk, etab.
  • Fizkziozko mikro film laburra edo dokumentala, benetako aktoreekin.
  • Fikziozko mikro film laburra edo dokumentala, animaziokoa.
  • Antzezlan bat.
  • Poesia edo prosa deklamazio bat.
  • Aurrekoetan adierazi gabeko ikus-entzunezko teknikak erabiliz eginiko beste edozein mikrobideo.

Gazteek bikoteka parte hartuko dute proiektuan. Ikastetxe bakoitzak ezin izanen ditu 3 lan baino gehiago aurkeztu, eta irakasle batek ordezkatuko du ikastetxea. Beraz, ikastetxe bakoitzak 3 mikrobideo aurkezten ahalko ditu gehienez ere. Aurkezten diren lanek originalak eta argitaragabeak izan beharko dute.

Ikusi lehiaketaren oinarri guztiak.

 

Kartelen lehiaketa

Lanak fitxategi trinkotu batean aurkeztuko dira; fitxategi horrek irakasle baten lan guztiak bilduko ditu.

Lan bakoitza karpeta batean bereizita aurkeztuko da, eta karpetak honako hauek bilduko ditu:

  • Kartela, aurretik aipatu diren formatuetako batean.
  • PDF formatuko fitxategi bat, parte-hartzailearekin harremanetan jartzeko datu hauekin:
  1. Bikoteko bi ikasleen izena eta bi deitura, telefonoak eta helbide elektronikoak.
  2. Zein mailatan eta gelatan dauden.
  3. Ikastetxea.
  4. Irakasle arduradunaren izen-deiturak, telefonoa eta helbide elektronikoa.
  5. Aurkeztutako kartelaren izenburua edo leloa.
  6. Zein kategoriatan parte hartzen duen (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoan, edo Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoan)

Bideoen lehiaketa

Ikastetxe bakoitzeko lanak fitxategi trinkotu batean aurkeztuko dira; fitxategi horretan lan bakoitzak karpeta bat izanen du, eta karpeta bakoitzera honako hauek bilduko dira:

  • Lehiaketaren xedeko bideoa, formatu digital egokian, ondoren web-inguruneetan eta sare sozialetan zabaldu ahal izateko (FLV, MOV, WMV edo bestelakoak); Dropbox edo Drive bezalako plataforma digitaletarako loturen bidez ere aurkez daitezke, handik deskargatu ahal izateko.
  • PDF formatuko fitxategi bat, parte-hartzailearekin harremanetan jartzeko datu hauekin:
  1. Bikoteko bi ikasleen izena eta bi deitura, telefonoak eta helbide elektronikoak.
  2. Ikastetxea.
  3. Zein mailatan eta gelatan dauden.
  4. Irakasle arduradunaren izen-deiturak, telefonoa eta helbide elektronikoa.
  5. Lanaren izenburua edo leloa.
  6. Mikrobideoko hitzen transkripzioa.

Lanak euskaraz zein gaztelaniaz aurkez daitezke, eta bideoan erabili ez den hizkuntzaren azpitituluak erabiltzen ahalko dira, aukeran. Irakasleek 3 lan aurkeztu beharko dituzte mikrobideo sortarik onenaren sarian parte hartu ahal izateko. Saria puntuaziorik handiena eskuratzen duen proiektu sortari emanen zaio.

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Ingurumen Hezkuntzaren, Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzua

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time