Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei doako laguntza juridikoa emateko zerbitzua (SAM)

Genero-indarkeriagatiko salaketak jartzean eta geroko prozesu judizial osoan laguntza juridikoa ematen duen zerbitzu bat da. Era berean, emakumeei aholku ematen die eragiten dieten legezko gaiei buruz (indarkeria, laneko eskubideak, familia-eskubideak, etab.).

Oinarrizko informazioa

Genero-indarkeriaren biktima diren edozein adineko emakumerentzat.

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Foru Komunitateko Abokatuen Elkargoen bitartez ematen duen doako zerbitzua da, abenduaren 1eko 104/2021 Dekretuan arautua (104/2021 Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatean Laguntza Juridiko Aplikagarriaren Erregelamendua onartzen duena).

  • Laguntza Juridikoa Emateko Zerbitzua:
    • Etengabeko guardia-zerbitzu lokalizatua, behartuta dagoena Nafarroako edozein lekutara lehenbailehen eta berehalako lehentasunez joatera, laguntza juridikoa "in situ" ematera genero-indarkeria pairatu duten emakumeei edo pairatzeko arrazoizko eta berehalako arriskua dutenei.
  • Aholkularitza Juridikoa Emateko Zerbitzua:
    • Informazio, orientazio eta aholkularitza zehatza emakumeen kontrako indarkeriari buruz, indarkeria hori edozein motatakoa dela ere.
    • Doako laguntza juridikoa jasotzeko eskubidea, hala dagokion kasuetan.
    • Zuzenbide Zibila: familia-zuzenbidearekin lotutako auziak (filiazioa; bikote-eskubideak eta -betebeharrak; gurasoek seme-alabekiko dituzten eskubideak eta betebeharrak; ezkontzaren ondasun-eraentzak; deuseztasun-, banaketa- eta/edo dibortzio-prozesuekin lotutako auziei buruzko informazioa; ezkontza-banaketako prozedura batean edo antzeko prozedura batean ezarritako pentsioak ez ordaintzea; izatezko bikoteekin lotutako informazioa).
    • Zigor zuzenbidea: genero-indarkeriako egoerak, pentsioak ez ordaintzea, babes-aginduak,etab.
    • Lan zuzenbidea: langileen eskubideak eta betebeharrak, laneko balizko diskriminazioekin lotutako auziak, sexuan oinarritutako jazarpena, etab.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Berehalako laguntza-zerbitzua:
A 112 - SOS NAFARROA telefonoaren bidez

 

Aholkularitza juridikoko zerbitzua (SAM):
Honen bidez erabiltzen ahal da SAM zerbitzua:

  • Iruñeko Abokatuen Elkargoa (Agoizko barruti judizialeko emakumeak ere hartzen dituzte).
    Telefonoz ordua erreserbatu dezakezu, edo elkargoaren bulegoan azaldu adieraztiko orduetan:
    Armadaren etorbidea 2, 10
    31002 Iruña
    Telefonoa: 948 22 14 75
    Helbide elektronikoa: colegioabogadospamplona@micap.es
    Ordutegia: astelehen, asteazken eta ostiraletan, 16:30eatik 18:30etara, elkargoaren egoitzan, uztailean eta abuztuan izan ezik, hilabete horietan ordutegia goizez baita, 10:00etatik 12:00etara.
  • Ipar-ekialdean, Ipar-mendebaldean eta Iruñeko eskualdean Genero Indarkeriaren Biktimei Arreta Integrala Emateko Taldearen (BAIT) egoitzan, aurrez telefonoz hitzordua hartuta.
    Bidaburua kalea 5
    31610 Atarrabia
    Telefonoa: Telefonogunea: 848 46 38 50 / BAIT: 848 46 38 60
  • Lizarrako Gizarte Zerbitzuei dagokien Eremuan Genero Indarkeriaren Biktima diren Emakumeei Arreta Integrala Emateko Taldearen (BAIT) egoitzan, aurrez telefonoz hitzordua hartuta.
    Inprenta kalea 1, behea
    31200 Lizarra
    Telefonoak: 948 55 36 20 / 948 55 54 04
  • Tafallako Gizarte Zerbitzuei dagokien Eremuan Genero Indarkeriaren Biktima diren Emakumeei Arreta Integrala Emateko Taldearen (BAIT) egoitzan,  aurrez telefonoz hitzordua hartuta.
    Martínez Espronceda kalea 1, 3. behea
    31300 Tafalla
    Telefonoa: 948 70 34 28
  • Tuterako Gizarte Zerbitzuei dagokien Eremuan Genero Indarkeriaren Biktima diren Emakumeei Arreta Integrala Emateko Taldearen (BAIT) egoitzan,  aurrez telefonoz hitzordua hartuta.
    Gaiarre kalea 8, 1.a
    31500 Tutera
    Telefonoa: 948 40 36 65

Harremanetan jartzeko

Unitate Arduraduna - Justiziako Gizarte Zerbitzua
Kontaktua: tramitazioa atalean adierazitako leku berberetan

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time