Elkarte, Fundazio eta Lanbide Elkargoen Erregistroko informazio ziurtatua

Erregistroan inskribaturiko datu publikoen ziurtagiri frogagarriak eskatzea

Oinarrizko informazioa

Erregistro administratibo publiko batera sartzen ahal den edonor.

Erregistroko idazpenaren edukiari buruzko ziurtagiria da elkartearen erregistro-publizitatea jakinarazteko moduetako bat.

Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa errespetatuz emanen dira ziurtagiriak.

Prozeduraren urratsak:

Eskabidea azterturik, Erregistroak behar den ziurtagiria emanen du, betiere Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa errespetatuz.

3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Segurtasun integratua
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Elkarteen, Fundazioen eta Lanbide Elkargoen Bulegoa
Karlos III.a etorbidea, 2, behea
31002 Iruña
Telefonoak: 848 42 66 45 / 848 42 51 36
Posta elektronikoa: asociaciones@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time