Eskaera bakarreko laguntzak

Eskaera aldia otsailaren 1etik apirilaren 30era da, eta, aldaketetarako, maiatzaren 31ra

Zuzeneko laguntzak

  • Titular bakoitzaren laguntza eskubideen egungo sistemari eutsiko zaio.
  • Lurzatiak 2020an izandako orientazio produktiboa hartuko da erreferentzia.
  • Jasangarritasunerako errentarako oinarrizko laguntza eskualdeka bereizten da (hamar eskualde daude Nafarroan), eta horiek lurzoru motaren arabera bereizten dira: lehorreko laborantzako lurrak, lur ureztatuen lurrak, etengabeko laborantzako lurrak eta larre lurrak.

 

Kontsultatu eskualdearen araberako laguntzak, lurzoru motaren arabera

 

Argibide gehiago hemen:

Laguntza horren helburua da errentarako laguntzaren birbanaketa bidezkoagoa eta esleipen efikazagoa egitea, ustiategi ertainen eta txikien mesedetan, ustiategi handienen aldean duten errentagarritasun desberdintasunari erantzuteko.

  • Ez dator bat eskubideekin.
  • Urte berean errentarako oinarrizko laguntza kobratu behar da. 
  • Urteko ordainketa ustiategien lehen hektareei, oinarri hartuta eskualde bakoitzeko bi azalera-atalase tarte eta hektarea bakoitzeko zenbatekoak.
  • Atalase bikoitza:
    • Lehen atalasera (eskualde bakoitzerako definitua) arteko lehen hektareek eskualdearen batez besteko balioaren % 20ko laguntza jasoko dute.
    • Lehen eta bigarren atalaseen arteko hektareek eskualdearen batez besteko balioaren % 40ko laguntza jasoko dute.
    • Bigarren atalase horretatik gorako hektareek ez dute laguntzarik jasoko.

Laguntza horiei esker, indartu eginen da ustiategi ertainen laguntza maila; txikiek, berriz, ez dute eraginik jasanen; eta handiek ez dute onurarik jasoko. 

Kontsultatu laguntzak eskualdearen eta atalasearen arabera

  • Laguntza osagarri bat emanen zaie 40 urtera arteko gazteei (adin horretakoak barne).
  • Hektarea bakoitzeko laguntza bat da, eskualde bakoitzaren eskubidearen batez besteko balioarena, eta 100 ha-ko muga dago.
  • Ez dator bat eskubideekin. Osagarria hektarea bakoitzeko izanen da.
  • Bost urterako emanen da.
  • Emakumeen kasuan, % 15 areagotuko da laguntza.

Ingurumenaren eta klimaren aldeko praktikak dira, eta borondatez egiten ahal dituzte nekazariek. Espainian bederatzi ekoerregimen ezarri dira; horietako bakoitzak hektarea bakoitzeko kopuru bat du eta baimendutako praktiken aukera batzuk ere bai. Hauek, hain zuzen:

 

Betebehar orokorrak:

  • Hektarea batean praktika bat baino gehiago egiten ahal dira, baina horietako bakarrarengatik ordainduko da.
  • Hala ere, errotazioan eta zuzeneko ereintzan eta azalera ez produktiboen mantentzean, ustiategiaren ehuneko batean egiten badira ere praktikak, guztizko azaleraren arabera kobratuko da.
  • Azalera ez produktiboen mantentzea, errotazioa eta zuzeneko ereintza; ustiategiaren ehuneko gisa kalkulatzen direnean, erreferentziako azaleraren arabera kobratuko da.
  • Ez da beharrezkoa errentarako oinarrizko laguntzarako eskubiderik izatea, 9. ekoerregimenean izan ezik (biodibertsitate espazioak).
  • Azalera mota bererako, hektareako jasotako laguntzaren zenbatekoa berdina da, egiten den praktika gorabehera, 9. ekoerregimena salbuetsita (biodibertsitate espazioak), zenbatekoa bakarra baita laborantza lurretan eta labore iraunkorretan.

2023-2027 aldiko Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoan dauden landa garapeneko laguntzak

Helburua

Abifaunarentzako habitaten guneen baldintzak mantentzea eta/edo hobetzea.

Hartzaileak

Estepako hegaztientzako eremu kritikoetako batean lehorreko belarki-laboreak dituzten nekazaritzako ustiategien titularrak.  (ikusi planoa

Diruz laguntzeko baldintzak

  • Nekazaria, nekazaritzako ustiategia edo nekazarien elkartea izatea eta lehorreko lurrak kudeatzea estepako hegaztiendako eremu kritikoren batean
  • Nekazaritzako ustiategian diruz laguntzeko eskatutako azaleran lehorreko labore belarkarak egonen dira (zerealak eta ingurumeneko lugorriak)

Konpromisoak

Eskatzaileek, borondatez, konpromiso hauek onartu beharko dituzte bost urterako

Oinarrizkoa

  • Konprometitutako azaleraren % 90 mantentzea konpromisoak irauten duen bitartean.
     

    Nagusia

  • Bi lugorriko errotazio laborantzak, modalitate hauekin: 
    • “Urte eta aldiko” lugorria: 1 urte lugorrian, 1 urte ereinda. Laguntza eskatzen den lehen urtea lugorriarekin hasi beharko da. 
    • Lugorri “hirukoitza” 2 urte lugorrian, 1 urte ereinda. Laguntza eskatzen den lehen urtea lugorriarekin hasi beharko da. 
  • Laborantzaren baldintzak:
    • Lugorria: Abuztuaren 31tik martxoaren 15era:
      • Ez egin lur-lantze mekaniko sakonik (iraulketa).
      • Hauek egiten ahal dira: Azaleko lur-lantzea (lehen 10-15 cm arte) eta Begetazio sorotarra moztu edo txikitzeko lur-lantzeak. 
    • Lugorria: Martxoaren 15etik abuztuaren 31ra
      • Ez egin lur-lantze mekanikorik.
      • Ez erabili fitosanitariorik.
      • Erretzerik ez espezieak ugaltzeko garaian.
      • Alhatzea debekatuta dago.
    • Zereala: Abuztuaren 31ra arte
      • Lurzatiarekiko periferikoak diren bandak, gutxienez, 2 m zabal direnak, erein edo uztatu gabe egonen direnak. Horien ordez unadak jartzen ahal dira, lurzatiaren azalearen % 15 hartuko dutenak gutxienez.
      • Lastoa txikitu gabe mantenduko da, kordoi moduan, sakabanatu eta jaso gabe.
      • Abeltzaintza debekatuta dago uztaren ondoren, uztondoan.
    • Zereala: Abuztuaren 31tik martxoaren 15era:
      • Abeltzaintza baimenduta dago uztaren ondoren.

Bigarren mailakoa

  • Ustiapen koadernoa eguneratuta mantentzea.

Laguntzen zenbatekoa

  • Tarteko lehorreko lurrak (IV., V. eta VI. eskualdeak):
    • Lehen 100 hektareak: 213,25 euro/ha
    • 100 hektareatik aurrera: 149,28 euro/ha
  • Lehorreko lur elkorrak (VII. eskualdea):
    • Lehen 100 hektareak: 144,23 euro/ha
    • 100 hektareatik aurrera: 100,96 euro/ha

 

Norentzat

Nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategien titularrak, estepako hegaztien beharrak edo habitatak asetzeko zenbait konpromiso hartzen dituztenak. Estepako hegaztiak honako hauek dira, besteak beste: basoilo handia (Otis tarda), basoilo txikia (Tetrax tetrax), ganga azpizuria (Pterocles alchata) eta ganga azpibeltza (Pterocles orientalis).

Laguntzak eskuratzeko baldintzak  

  • Onuradunek bete beharrekoak: Nekazaritza-ustiategien titular diren abeltzainak izatea.
    Ustiategiek bete beharrekoak: Esku-hartzearen lurralde-eremuan egon behar dute. Hona hemen:
    • Larre naturalen azalerak, udalerri hauek osatzen duten lerrotik hegoaldera daudenak (udalerri berauek guztiak barne) (maparako esteka): Viana, Bargota, Armañantzas, Santsol, Los Arcos, Lukin, Arroitz, Arellano, Deikaztelu, Morentin, Aberin, Villatuerta, Mendigorria, Artaxoa, Tafalla, Erriberri, Beire, Pitillas, Santakara, Murillo el Fruto eta Zarrakaztelu.
    • Lugorriak eta galondoak, “estepako hegaztiendako eremu kritikoetan” daudenak. (esteka)

Konpromisoak

Eskatzaileek, borondatez, konpromiso hauek onartu beharko dituzte bost urterako:
Baztertzaileak

  • Urtero eskatzea kanpainako eskaera bakarrean laguntzaren urteko ordainketa.

Oinarrizkoa

  • Konprometitutako azaleraren % 80 mantentzea konpromisoak irauten duen bitartean.
  • Larre naturaleko azaleretan:
    • Abereak ez larratzea maiatzaren 15etik abuztuaren 31ra bitartean.
    • Gutxienez 30 egunez larratu beharko dira nahitaez irailaren 1etik maiatzaren 14ra bitartean.
  • “Estepako hegaztiendako eremu kritikoetan” dauden lugorri eta galondoen azaleretan (“Estepako hegaztiendako lugorrietako” esku-hartzearen mendekoak):En las superficies de barbecho y rastrojeras en las “Áreas Críticas para las aves esteparias”, y sujetas a la intervención de “Barbechos para las aves esteparias”
    • Abereak ez larratzea martxoaren 15etik abuztuaren 31ra bitartean.

Cuantía de las ayudas

  • Larreak:
    • Lehen 100 hektareak: 9,18 euro/ha
      100 hektareatik goiti: 6,43 euro/ha
      Las primeras 100 ha: 9,18 €/ha
    • A partir de 100 ha: 6,43 €/ha
  • “Estepako hegaztiendako lehentasunezko eremuetako” lugorriak:
    • Lehen 100 hektareak: 51,17 euro/ha
    • 100 hektareatik goiti: 35,82 euro/ha

Incompatibilidades

Esku-hartze hori bateraezina da "Abeltzaintza-sistema iraunkorrak" esku-hartzearekin

Hartzailea

Haragi orientazioko hegaztien ustiategiak edo landako araubidean edo araubide ekologikoan erruteko ustiategiak, Nafarroako Foru Komunitatean daudenak.

Baldintzak

Onuradunenak

  • Urteko eskaera bat aurkeztea, instalazioen kokapena eta parke azalera deklaratzeko.

Ustiategienak

  • Ustiategian arrautzatarako hegaztiak edo haragitarako hegaztiak izatea, araubide ekologikoan edo landako araubidean.

Abeltzaintzako Ustiategien Erregistro Orokorrean inskribatuta egonen dira, honako hazkuntza sistema hauetako batekin:

  • Haragitarako ekoizpena: 
    • Hazkuntza ekologikoa
    • Erabat aske hazitako landakoa
    • Landako tradizionala
    • Landakoa
  • Arrautzatarako:
    • Ekologikoa
    • Landakoa
  • 3 AzLU izatea gutxienez

Konpromisoak

Eskatzaileek konpromiso hauek onartu beharko dituzte bost urterako:

Baztertzaileak

  • Urtero eskatzea kanpainako eskaera bakarrean laguntzaren urteko ordainketa.
  • Animalien ongizateari buruzko araudiak eskatzen duen prestakuntza egiaztatzea.
  • Ustiategi ekologikoak: CPAEN/NNPEKen lizentzia izatea eta eskatzailearen izenean inskribatutako unitateak agertzea.
  • Landako haragitarako hegaztien ustiategiak: dagokion enpresa ziurtatzaile ofizialak emandako ziurtagiria aurkeztea.
  • Landako arrautzatarako hegaztien ustiategiak: hegaztiak beren ustiategian maneiatzeari buruzko txosten teknikoa aurkeztea, albaitariek egina.

Oinarrizkoa

  • Emandako AzLUen % 90 mantentzea konpromisoak irauten duen bitartean.
  • Hegazti zentsu eguneratua.

Laguntzen zenbatekoa

Ustiategi bakoitzeko gehieneko zenbatekoa 15.000 eurokoa izanen da

  • Landako hegaztien ustiategiak: 70 euro/AzLU
  • Hegaztien ustiategi ekologikoak: 270 euro/AzLU

Hartzaileak

Erlauntzak mantentzen eta kontserbatzen dituzten ustiategien titularrak.

Baldintzak

Onuradunenak

  • Araubideari atxikitzea eskatzea, erlategien kokapena zehaztuta.

Ustiategienak

  • Erlauntzak ekoizpenean egon beharko dira
  • Nafarroako Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan inskribaturik egotea.
  • 20 erlauntzeko gutxieneko errolda (bazka biltzeko 40 hektarea).
  • Erlategiko gehieneko erlauntz kopurua 80koa izanen da (bazka biltzeko 160 hektarea).

Konpromisoak

Eskatzaileek, borondatez, konpromiso hauek onartu beharko dituzte bost urterako:

Baztertzaileak:

  • Urtero eskatzea kanpainako eskaera bakarrean laguntzaren urteko ordainketa.
  • Erlauntzen kokalekuek gutxienez bi hektareako berezko landaretza azalera izan beharko dute erlauntz bakoitzeko, kokalekuaren inguruko 2,5 kilometroko erradioan. 
  • Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak edozein egiaztapen jarduketa egitea.

Oinarrizkoa:

  • Transhumantzia egiten bada, erlauntzak gutxienez 6 hilabetez mantendu behar dira, apiriletik irailera bitartean, eta mugimenduak lekualdatze gidekin justifikatu behar dira.
  • Erlategien artean gutxienez 1 km-ko distantzia mantentzea, baldin eta guztira 80 erlauntz baino gehiago badaude.
  • Erlauntz ekologikoen laguntza ere eskatzen bada, ezarritako ekoizpen ekologikorako metodoak aplikatzea eta CPAEN/NNPEKen ziurtagiria lortzea.

Nagusia:

  • Emakidaren erlauntzen % 80 gutxienez ekoizpen egoeran mantentzea.
  • Erlezaintzako ustiategi-liburua eguneraturik edukitzea.

Laguntzen zenbatekoa

  • 40 erlauntz baino gutxiagoko erlategiak:

    • 16 euro/erlauntz.

    • 3 euro gehiago erlauntzeko, araubide ekologikoan baldin badago

  • 40 erlauntz baino gehiago dituzten erlategiak:

    • 14 euro/erlauntz.
    • 3 euro gehiago erlauntzeko, araubide ekologikoan baldin badago

Prima jasotzeko eskubidea duten erlauntz kopurua, gehienez ere, 500ekoa izanen da eskatzaile bakoitzeko.

Helburua

Abeltzaintza estentsiboaren eta harrapakari handien arteko bizikidetza bateragarria egitea.

Hartzaileak

Larre estentsiboen aprobetxamendua duten ardi/ahuntzen nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategien titularrak, prebentzio neurri hauetakoren bat hartzen dutenak:

  1. Geolokalizatzaileak jartzea: artalde bakoitzeko bat gutxienez
  2. Abereek gaua igarotzeko aldi baterako egiturak jartzea. Artzain elektrikoa izan beharko dute edo horrekin konbinatu beharko dira. 
  3. Zaindarien funtzioa beteko duten txakurrak eskuratzea: Leongo edo Pirinioetako mastina.
  4. Zaintza-lanetan laguntzea arrisku eremuetan egiten den alhatze estentsiboan: Artzain bat kontratatzea (edo haren zati proportzionala).

1., 2. eta 3. neurrien aplikazio eremua Nafarroako udalerri guztietan eskatzen ahalko da.

4. neurriaren eremua arrisku eremu bati baino ez dagokio, eta hauekin muga administratiboak dituen poligonoak mugatzen du: Frantzia eta Aragoi eta NA-176 (Garde-Anso), NA-137 (Burgi-Izaba-Frantzia), NA-140 (Auritz-Izaba) eta NA-2011 (Iturzaetako lepoa) errepideak. (Ikusi planoa) 

Onartua izateko baldintzak 

Onuradunenak

  • Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta dagoen abeltzaintzako ustiategia izatea.
  • Estentsiboko larre aprobetxamendu baten titularra izatea (eskatu SUn).
  • Fauna basatiak eragindako intzidentziak estaliko dituen nekazaritzako aseguru bat izan beharko du kontratatuta.

Ustiategienak

  • Gutxienez 15 AzLUko ardi/ahuntz ustiategiak (100 buru). 
  • 4. neurrirako: “arrisku eremuan” dauden ustiategiak bakarrik dira onargarriak. Kontuan hartu beharreko AzLUak izanen dira urtarrilaren 1etik apirilaren 30era artean 4 egunetan erregistratu eta zenbatutako animalien batezbestekoa.
  • Honako AzLU hauek hartuko dira kontuan: estatuko eta autonomia-erkidegoko Abere Trazabilitatearen Sistema Integralean (SITRAN) kontabilizatutako abereen batezbestekoa, lau egun hauek kontuan hartuta: urtarrilaren 1a, martxoaren 1a, apirilaren 30a eta eskaera bakarra aldatzeko epea bukatzen den eguna.

Konpromisoak

Eskatzaileek, borondatez, konpromiso hauek onartu beharko dituzte bost urterako.

1. Geolokalizatzaileak

Baztertzaileak

  • Lepoko bati lotuak
  • 15 AzLU ≤ taldearen tamaina < 75 AzLU → 1 GPS
  • Taldearen tamaina > 75 AzLU → 2 GPS

Nagusiak

NPEa aurkezteko epea hasten denetik abuztuaren 31ra arte, nahitaezkoa da albaitariek egindako txosten bat aurkeztea. Txosten horretan honako hauek adierazi beharko dira:

  • Jarritako geolokalizatzaile kopurua eta belarritako zenbakia
  • Erosketaren faktura 
  • Erabilitako GPSen modeloa
  • Zer egunetan jarri diren
  • Geolokalizatzailea jarri zaion animaliaren belarritakoa

Hondatzen badira, konpondu edo ordeztu egin beharko dira, eta horren berri eman beharko da.

 

2. Gaua pasatzeko aldi baterako egiturak

Baztertzaileak

  • 15 AzLUtik aitzina
  • Iragazgaitzak izanen dira barrurantz fauna basatiarentzat eta, kanporantz, berriz, aziendarentzat. Hesi elektrikoa izan behar dute
  • Nahitaezkoa da gaua pasatzea haragijale handiak daudelako Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak arriskua dagoela adierazten duen aldietan.

 

Oinarrizkoak

  • Dirulaguntza zer alditarako eman den, tarte horretan gutxienez AzLUen % 90 mantenduko dira

Nagusiak

  • Baldintza egokietan mantentzea egitura bost urtez.
  • NPEa aurkezteko epea hasten denetik abuztuaren 31ra arte, nahitaezkoa da argazki geoerreferentziatuak aurkeztea, bai eta albaitariek egindako txosten bat aurkeztea ere. Txosten horretan honako hauek adierazi beharko dira:
    • Egituren ezaugarriak (materiala, neurriak…)
    • Erosketa faktura atxikiko da
  • Hondatzen badira, konpondu edo ordeztu egin beharko dira, eta horren berri eman beharko da.


3. Atari txakurrak

Txakurra erosi izanaren faktura aurkeztu beharko da.

Laguntza eskatzen den txakur guztiak bost urtez eduki beharko dira eta, gaixorik dagoelako ordezten bada edo atari txakur izateari uzten badio, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari jakinarazi beharko zaio.

Hurrengo konpromisoak egiaztatzeko, albaitariak egindako txostena aurkeztu beharko da.

Nahitaez aurkeztu behar da txostena, eta NPEa aurkezteko epea hasten denetik abuztuaren 31ra arte aurkeztu behar da.

Baztertzaileak

  • Nahitaezkoa: Gutxieneko talde batekin atari txakur bat integratzea 15 AzLUtik aitzina
  • Lan-kontratua nahitaez aurkeztu behar da, urtero.

 

Oinarrizkoak

  • Dirulaguntza zer alditarako eman den, tarte horretan gutxienez AzLUen % 90 mantenduko dira

Nagusiak

  • Artzainaren lanari buruzko eguneroko erregistroa betetzea eta entregatzea, egindako lan nagusiak jasoko dituena.

 

4. Artzain bat kontratatzea zaintza-lanetan laguntzeko arrisku eremuetan egiten den alhatze estentsiboan

Baztertzaileak

  • Laguntza-artzain bat izatea (edo haren zati proportzionala) zaintza-lanetarako, maiatzaren 1etik urriaren 31ra bitartean arrisku-eremuan bazkatzen den bitartean, gutxienez 2 hilabetez eta gehienez 6 hilabetez.
  • Laguntza hori jasotzeko, artaldeak gutxienez 45 egun igaro beharko ditu arrisku-eremuan bazkatzen.
  • Nahitaez aurkeztu behar da lan kontratua, eta NPEa aurkezteko epea hasten denetik abuztuaren 31ra arte aurkeztu behar da, kontratuak irauten duen urte guztietan.

Nagusiak

  • Artzainaren eguneroko lan erregistroa betetzea eta entregatzea, lanaren hasiera eta amaiera orduarekin.

Laguntzen zenbatekoa

1. Geolokalizatzaileak

  •  248 €/ustiategi, 15 eta 75 AzLU arteko ustiategietarako
  •  496 €/ustiategi, 75 AzLU baino gehiagoko ustiategietarako

2. Gaua pasatzeko aldi baterako egiturak

  • 600 €/ustiategi, 15 AzLU baino gehiagoko ustiategietarako

3. Atari txakurrak

  • 705 €/ustiategi, mastin bat eta 15 AzLU baino gehiago dituzten ustiategietarako
  • 1.410 €/ustiategi, bi mastin eta 55 AzLU baino gehiago dituzten ustiategietarako
  • 2.115 €/ustiategi, hiru mastin eta 95 AzLU baino gehiago dituzten ustiategietarako
  • 2.820 €/ustiategi, lau mastin eta 135 AzLU baino gehiago dituzten ustiategietarako

4. Laguntzarako artzaina kontratatzea

  • 18.000 €/ustiategi, 300 AzLU baino gehiagoko ustiategietarako
  • 12.000 €/ustiategi, 300 eta 151 AzLU arteko ustiategietarako
  • 9.000 €/ustiategi, 150 eta 101 AzLU arteko ustiategietarako
  • 6.000 €/ustiategi, 100 eta 15 AzLU arteko ustiategietarako

Artzaina 2 abeltzainek partekatzen badute, bi abeltzainek laguntza eskatuko dute NPEan, eta bietako bakoitzak kontratatutako hilabeteen arabera kobratuko dute.

Hartzaileak

Laguntza honi atxikitako belardien balio natural handia kontserbatu eta mantentzen duten nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategien titularrak.

Balio natural handiko belardiak dira espezie jakin batzuen flora dibertsitate handia dutenak, beste elementu natural batzuez gain, flora eta fauna espezie batzuen paisaia eta harrera balioa handitzen laguntzen dutenak.

Baldintzak

Onuradunenak:

  • 100 puntutik 70 lortu behar dira gutxienez.
    Puntuatzeko, oinarri hartuko dira flora dibertsitatea eta barrutiko gainerako elementu naturalak.

Ustiategienak:

  • SIGPACen “larre” gisa katalogatutako azalera.
  • Nekazaritza eskualde hauetan kokatuta egon behar dira: 01 (Ipar-mendebaldea), 02 (Pirinioak) eta 03 (Iruñerria).

Konpromisoak

Eskatzaileek, borondatez, konpromiso hauek onartu beharko dituzte bost urterako.

Baztertzaileak

  • Ebaluazio-fitxa betetzea belardi-esparru bakoitzeko gidari jarraituz, flora-aniztasunean eta balio natural handiko elementuetan oinarrituta. Fitxa hori abeltzaintzako pertsonek/ustiategiek bete beharko dute, aldez aurretik aholkatuta, eta urtero aurkeztu beharko dute maiatzaren 15etik uztailaren 15era bitartean.

Oinarrizkoa

  • Konprometitutako azaleraren % 80 mantentzea konpromisoak irauten duen bitartean.
  • Ebaluazio fitxa betetzea, hura betetzeko aholkularitza jaso dutela justifikatuta.
  • Larreen balio natural handiko edo balio natural oso handiko (70 puntu edo gehiago) izaera bost urtez mantentzea.
  • Puntuazioa txikitzen bada, dagokion prima ordainduko da (balio natural handia edo balio natural oso handia). Puntuazioa 70 puntutik jaisten bada, penalizatu eginen da, araudiaren arabera.

Nagusia

  • Larrean egindako “mantentze eta hobetze jardueren plana” betetzea ustiapen koadernoan.

Laguntzen zenbatekoa

  • Balio natural handiko larreak, balio oso handiarekin (BNHL_OH) → Puntuazioa ≥ 85: 372 €/ha 
  • Balio natural handiko larreak, balio handiarekin (BNHL_H)→ 70 ≤ puntuazioa < 85: 334,80 €/ha

Eskatzaile guztiei, lehen urtean, gehieneko zenbatekoa emanen zaie (BNHL_OH), lehen urtean OH edo H den gorabehera. 

 


Norentzat

Hazitarako patatak Nafarroan kokatutako lurzatietan (uztailaren 11ko 255/2006 Foru Aginduak eta geroagoko aldaketek mugatutako eremuetan) ekoizten dituztenak. Hona hemen adierazitako eremuak: Pirinioak, Kodes, Izarbeibar, eta beste eremu batzuk.

Diruz laguntzeko baldintzak


Onuradunek bete beharrekoak

  • “Nekazari-laguntzaile” gisa integraturik egotea hazitarako edo goi-mailako patataren “ekoizle-ugaltzaile” titulua duen erakunde batean. 
  • Araubideari atxikitzea, urteko ereintza-adierazpenean barne hartutako ustiategiko lurzatiak zehaztuta.

Ustiategiek bete beharrekoak:

  • Hazitarako patata izatea nekazaritza-ingurumeneko ekoizpenean, Nafarroan laborantzarako baimendutako eremuetan
  • Laguntzaren azalera hautagarria hektarea batekoa izatea, gutxienez

Konpromisoak 

Oinarrizkoa:

  • Laguntza jasotzen duen azaleraren % 90 mantentzea

Nagusia:

  • Ongarritzeak ez ditu ongarri-unitate (OU) hauek gaindituko: 100 OU N/ha, 100 OU P2O5/ha eta 200 OU K2O/ha.
  • Zipriztingailuek urteko ikuskapen teknikoa gainditua izan behar dute. 
  • Lurzoruaren emankortasuna mantentzen dela kontrolatu behar da. Laguntza zer esparrutarako eskatzen den, esparru horien guztien azterketak aurkeztu beharko dira, honako hauen mailak adierazita: pH-a, aluminioaren %, azidotasun aldakorra eta katioiak trukatzeko gaitasuna (KTG efektiboa), fosforoa eta potasio asimilagarria. 
  • Kareztatuko da, baimendutako produktuak erabiliz, baldin eta pH-a 5,5etik beherakoa bada eta azidotasun aldakorra zati KTG efektiboa egin ondoko emaitza (ehunekotan) 10 baino handiagoa bada. Hala, lurzoruaren pH-a 5,5 baino handiagoa dela bermatuko da.
  • Ustiapen-koaderno batean ongarritzeari buruzko oharrak jasoko dira.

Bigarren mailakoa:

Laguntzen zenbatekoa

  • Pirinioetako eremua: 600 euro/ha
  • Kodes aldea: 400 euro/ha
  • Izarbeibar aldea: 400 euro/ha
  • Beste eremu batzuk: 400 euro/ha

Bateraezintasunak

Hazitarako patataren nekazaritza-ingurumeneko ekoizpenerako laguntzak ez dira bateragarriak, azalera berberetarako, ekoizpen ekologikorako laguntzarekin.

 

 

 

Hartzaileak

honako animalia espezie hauek dituzten nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategien titularrak:

  • Behi azienda: Betizuak eta/edo mendiko arrea
  • Behor azienda: Aurizko zaldia, Nafarroako zaldikoa eta Pottoka
  • Ardi azienda: Sasi Ardia
  • Ahuntz azienda: Pirinioetako ahuntza
  • Zerri azienda: Euskal Txerria

Baldintzak

Onuradunenak:

  • Araubideari atxikitzea, mehatxatutzat jotzen den bertako arraza eta abeltzaintzako unitateak zehaztuta, eta konpromisoa hartzea arraza horretako abereen zentsuari eusteko edo hori handitzeko bere ustiategian, 5 kanpainako aldian zehar, urtez urte luza baitaitezke.

Ustiategienak:

  • Galtzeko zorian dauden bertako arrazetako bateko ugalketarako abereak –edo etorkizunean ugalketarako direnak– izatea ustiategian.
  • Gutxienez abereen 5 AzLU izatea inskribatuta dagokion liburu genealogikoan. 
  • 0,4 AzLU/ha ≥ azienda dentsitatea ≤ 2 AzLU/ha

Konpromisoak

Eskatzaileek konpromiso hauek onartu beharko dituzte bost urterako.

Baztertzaileak:

  • Urtero eskatzea kanpainako eskaera bakarrean laguntzaren urteko ordainketa.
  • Ustiategiaren bazka-azalera osatzen duten lursailak deklaratzea. 
  • Laguntza eskatzen den bertako arrazetako animalia ugaltzaileen kopurua zehaztea.

Oinarrizkoa:

  • Emandako AzLUen % 90 mantentzea konpromisoak irauten duen bitartean.
  • Abeltzaintzako errolda, dagokion liburu genealogikoan inskribatua eta eguneratua.

Nagusiak:

  • Azienda alhatzea
  • 0,39 AzLU/ha ≤ azienda dentsitatea ≥ 2,1 AzLU/ha 

Bigarren mailakoak:

  • Arraza zaindu, hobetu eta sustatzeko programan parte hartzea. Liburu genealogikoak kudeatzen dituen elkarteak ezartzen du programa hori, eta ofizialki onetsi behar da.
  • 2 > azienda dentsitatea ≤ 2,1 
  • 0,39 ≥ azienda dentsitatea < 0,4

Laguntzen zenbatekoa

  • 130 euro/AzLU:

    • Behi azienda: Betizua eta/edo mendiko arrea

    • Ardi azienda: Sasi Ardia

    • Behor azienda: Aurizko zaldia

    • Ahuntz azienda: Pirinioetako ahuntza

    • Zerri azienda: Euskal Txerria

  • 200 euro/AzLU:

    • Behor azienda: Nafarroako zaldikoa

    • Behor azienda: Pottoka

Hartzaileak

Ekoizpen ekologikorako azalera hautagarria duten nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategien titularrak.

Baldintzak

Onuradunenak:

  • Araubideari atxikitzea, ustiategi ekologikoaren lurzatiak zehaztuz, 5 kanpainako aldian, aldaketa aldiari dagozkionak barne.

Ustiategienak:

  • Nafarroako Foru Komunitateko lurzatiak produkzio ekologikorako erabiltzea, labore mota hauekin:
    • Urteko labore belarkarak eta urte anitzeko bazka-laboreak, lehorreko laborantzan. Lehorreko laborantzan, hektarea bakoitzeko 2,2 tonako errendimendua edo txikiagoa duten udalerriak, produkzioa eskualdekatzeko indarrean den planaren arabera.

    • Urteko labore belarkarak, lehorreko laborantzan. Lehorreko laborantzan, hektarea bakoitzeko 2,2 tona baino gehiagoko errendimendua duten udalerriak.

    • Labore belarkara ureztatuak.

    • Urte anitzeko bazka-laboreak, lehorreko laborantzan. Lehorreko laborantzan, hektarea bakoitzeko 2,2 tona baino gehiagoko errendimendua duten udalerriak

    • Urte anitzeko bazka-labore ureztatuak.

    • Landare aromatikoak, sendabelarrak eta tindatzeko landareak.

    • Arroza

    • Barazkiak, aire zabalean.

    • Barazkiak, negutegian.

    • Fruitu oskoldunak.

    • Ardotarako mahatsa.

    • Olibondoak

    • Fruta-arbolak

    • Abeltzaintza ekologikoko ustiategi bateko larreak, espezie hauetarako: behi-azienda (zezenketetarako abereak izan ezik), ardi-azienda, ahuntz-azienda eta haragitarako zaldi-azienda.
       

Konpromisoak

Eskatzaileek konpromiso hauek onartu beharko dituzte bost urterako.

Baztertzaileak:

  • Urtero eskatzea kanpainako eskaera bakarrean laguntzaren urteko ordainketa.
  • Ekoizpen ekologikoko metodoak aplikatzea, 2018/848 (EB) Erregelamenduan ezarritakoarekin bat
  • Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egiaztatze-jarduera oro onartzea.
     

Oinarrizkoa:

  • Emandako azaleraren % 90 mantentzea ekoizpen ekologikoan konpromisoak irauten duen bitartean. Lugorriak ez du laguntza zenbatekorik sortzen; hala ere, hori kontuan hartuko da gutxienez konpromisoko azaleraren % 90 mantentzea betetzearren.
  • Ekoizle ekologikoaren ziurtagiria izatea, Nafarroako ziurtapen erakundeak ematen duena.

Nagusiak:

  • Bazka-azalera ekologikoek ustiategiko azienda ekologikoak elikatzea. 
  • Hazkuntzako abeltzaintza ekologikoaren kasuan, ekologikora aldatzeko aldia iraganik, beharrezkoa da animalia kopuru bat saltzea, hiltzeko edo azken ekoizle ekologiko batek gizentzeko, proportzio honetan: 0,25 animalia 36 hilabetetik gorako eme bakoitzeko, behi- eta zaldi-aziendaren kasuan; eta 0,4 animalia eme ugaltzaile bakoitzeko, ardi- eta ahuntz-aziendaren kasuan.
  • Nekazaritza-lurzatien kasuan, landatutako lurzatietako uzta bildu beharko da.
  • Azienda dentsitatea, hektareako, 0,4 AzLU baino handiagoa eta 1,5 AzLU baino txikiagoa izanen da. 

Bigarren mailakoak:

  • Ustiapen koadernoa eguneratuta mantentzea.

Laguntzen zenbatekoa

Laguntzaren degresibitatea: % 100 ordainduko da jarraian adierazten diren lehen hektareatan, eta zenbateko unitarioaren % 50 izanen da hurrengo hektareatan.  
 

LABORANTZA MOTA

Atalasea
(hektarea)

1. Urteko belarki-laboreak eta urte anitzeko bazka-laboreak lehorreko sailean, errendimendua <=2,2 t/ha

100

2. Urteko belarki laboreak lehorreko sailean, errendimendua >2,2

50

3. Belarki-laboreak, sail ureztatuan.

40

4. Urte anitzeko bazka-laboreak lehorreko sailean, errendimendua >2,2

65

5. Urte anitzeko bazka-laboreak, sail ureztatuan.

55

6. Landare aromatikoak, sendabelarrak eta tindatzekoak.

40

7. Arroza.

30

8. Barazkiak aire zabalean.

15

9. Barazkiak berotegietan.

8

10. Fruitu oskoldunak.

40

11. Ardotarako mahatsa.

23

12. Olibondoa.

23

13. Fruta arbolak.

15

14. Ustiategi bateko alhatze larreak nekazaritza ekologikoan.

50

 

Laguntzen zenbatekoa: honako zenbateko unitario hauek aplikatuko dira. 

LABORANTZA MOTA

IZENBATEKO UNITARIOAK mantentzean (euro/ha)

ZENBATEKO UNITARIOAK aldatzean (euro/ha)

Urteko labore belarkarak eta urte anitzeko bazka-laboreak. Lehorreko lurrak, <= 2,2 t/ha

95,32

114,38

Urteko labore belarkarak, lehorreko laborantzan; >2,2 errendimendua <=2,2 t/ha

196,20

235,44

Labore belarkara ureztatuak

246,46

295,44

Urte anitzeko bazka-laboreak, lehorreko laborantzan >2,2 errendimendua <=2,2 t/ha

149,70

279,64

Urte anitzeko bazka-labore ureztatuak

179,78

215,74

Landare aromatikoak, sendabelarrak eta tindatzeko landareak          236,74            284,09

Arroza

310,47

372,56

Barazkiak, aire zabaleanBarazkiak, negutegian

668,03

801,64

Barazkiak, negutegian         1.249,84           1499,81

Fruitu oskoldunak

236,25

283,50

Ardotarako mahatsa

429,30

515,16

Olibondoak

428,91

514,69

Fruta-arbolak

695,50

834,60

Abeltzaintza ekologikoko ustiategi bateko larreak

205,50

246,60

  • Laboreak laguntzatik kanpo geldituko dira, detektatzen bada ekoizpen paraleloa dutela justifikaziorik gabe; hots, produktu bera ekoizten bada laborantza konbentzionalean eta ekologikoan..

Hartzaileak 

Mendi eremu gisa katalogatuta dauden edo muga naturalak dituzten Nafarroako udalerrietan kokatutako ustiategiak.

Baldintzak

Onuradunenak:

  • Jarduneko nekazaria izatea.
  • Ogibide nagusia nekazaritza izatea eskaera aurkezten den autonomia erkidegoko nekazaritzako ustiategien erregistroan.
  • Laguntza eskatzen duena sozietate bat bada, ogibide nagusia nekazaritza dutenak izan beharko dira ustiategiaren kapital sozialaren % 50 egiten dutenek. 
  • Egunean izatea zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak. 

Ustiategienak:

  • 2 hektareako azalera hautagarria izan behar dute gutxienez.
  • Hortik kanpo geratzen dira aurreko urtean erein gabeko lugorri deklaratu diren eremuak. 

Azalera hautagarria

Mendi eremuan dagoen edo muga naturalak dituen ustiategiaren nekazaritza azalera. Horretarako, haztapen koefiziente hauek aplikatuko dira:

  • Bazka-azaleraren hektareak: 1
  • Gainerako laboreen hektareak: 0,7

Bazka-azalera hautagarria ustiategiko larreekin bateragarriak diren azienda larriko unitateetara mugatuko da.

Laguntzen zenbatekoa

Laborantza mota bakoitzeko batez besteko zenbateko bat kalkulatzen da, azalera hautagarrian modulazio bat eta oinarrizko modulu hauek kontuan hartuta:

  • Modulazioa:
    • Lehen 25 hektareak % 100ean 
    • Bigarren 25 hektareatik % 60ra 
    • Hirugarren 25 hektareak % 30era
  • Oinarrizko moduluak: 
    • Goi mendialdeko azpieskualdea: 127,68 euro
    • Mendialdeko azpieskualdea: 93,63 euro
    • Mendiaz bestelako mugak dituzten eskualdeak: 74,08 euro.

Kalkulatutako batez besteko zenbateko hori ustiategiko hektarea hautagarriekin biderkatuko da.

Hartzaileak

Behi, ardi, ahuntz edo behor espezieetako animalia ugaltzaileak dituzten, animalia horiek abeltzaintza estentsiboko edo erdiestentsiboko araubidean dituzten eta beren ustiategiko animalia guztiekin laguntza eskaeran deklaratutako azaleretan alhatze aktiboa egiten duten nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategien titularrak.

Baldintzak

Onuradunenak:

  • Araubideari atxikitzea, bere ustiategiko bazka-azalera erabilgarri eta bazkatokia osatzen duten azalerak zehaztuz, 5 kanpainako epean, urtez urte luzatzen ahal dena.

Ustiategienak:

  • Behi, ardi, ahuntz edo behor espezieetako animalia ugaltzaileak izatea, abeltzaintza estentsibo edo erdiestentsiboan, eta bere ustiategiko animalia guztiekin alhatze aktiboa egitea deklaratutako azaleretan.
  • 0,4 AzLU/ha ≥ azienda dentsitatea ≤ 1,5 AzLU/ha

Konpromisoak

Eskatzaileek konpromiso hauek onartu beharko dituzte bost urterako.

Nagusi konpromisoa (O)

  • Azienda dentsitatea > = a 0,4 AzLU/ha eta < = a 1,5 AzLU/ha. 
  • Emandako azaleraren % 90 gutxienez mantentzea.

Laguntzaren zenbatekoa

  • Oinarrizko prima: 28 euro/ha
  • Prima osagarria: 8,50 euro/AzLU.  AzLU ugaltzaileen % 50 baino gehiago Nafarroako bertako arrazen liburu genealogikoetan inskribatuta dituzten ustiategientzat (behi azienda: Pirinioetako arraza; eta ardi azienda: Latxa eta Nafarroakoa).