Nafarroako gune babestuak

Espezie eta habitat baliotsuenen eta zaurgarrienen babesa

NATURA 2000 SAREA

Nafarroako lurraldearen % 27, osotara 281.000 hektarea, berebiziko balio ekologikoko berrogei naturagune baino gehiago barne, Natura 2000 Sarean dago, hots, biodibertsitatearen kontserbazioa helburu duen Europako sare handian. 
Nafarroan hauek daude barnean:

  • Hegaztien Babes Bereziko 17 eremu (HBBE).
  • Kontserbazio Bereziko 42 eremu (KBE).

Bisita ezazu Nafarroan Natura 2000 Sarean sartuta dauden Naturgune babestuen webgunea.
Kontsultatu mapa: Natura 2000 Sareko eremuak Nafarroan.

NATURGUNE BABESTUEN SAREA

Nafarroako Naturgune Babestuen Sarean sartuta dauden eremuak Foru Komunitateko lurralde osoaren % 8 dira.
Konsultatu mapa: Nafarroako Naturgune Babestuen Sarea.  
Nafarroako Naturgune Babestuen sarean daude:

  • Munduaren Biosfera Erreserba bat: Errege Bardea
  • 3 Parke Natural (64.933 ha): Bertizko Jaurerria, Urbasa eta Andia eta Errege Bardea. Gizakiaren eskuak gutxi eraldatu dituen natura eremuak dira, beren ekosistema nahiz eraketa geologiko bereziengatik kontserbatu beharrekotzat jo direnak.
  • 3 Erreserba Integral (487 ha): Lizardoia (Otsagabia), Ukerdi eta Aztaparreta (Izaba). Interes ekologiko handiko gune txikiak dira, kareharriaren gaineko mendi pinu, izei eta pagadiekin; hegazti bereziekin, esaterako, okila eta okil beltza; eta orobat, orein, sarrio nahiz orkatzekin. Inongo ustiapena egitea debekatua dago; zientziarako ikerketarako eta heziketarako bakarrik erabil daitezke.
  • 38 Natura Erreserba (1.978 ha): idoiak, labarrak, sakanak eta arroilak dira, interes ekologiko handikoak, non giza jarduerak baimentzen diren, natura ez kaltetzekotan. Adibide bat Larrako Natura Erreserba da, Nafarroako handiena, Europako karst eremurik zabalenetako bat duena: 120 km².
  • 28 Naturgune (931 ha): ibarbasoak, pinudiak eta aintzirak dira, zurzuri, haltza eta zume zuriekin, non habia egiten duten martin arrantzalea, erlatxoria, apo-hontza, koartza hauskara, etab. Giza jarduerarik ez da debekatzen, ongi antolatuak badira eta natura kaltetzen ez badute.
  • 47 Monumentu Natural; formazio bereziak dira, beren edertasunagatik edo berezitasunengatik babes ofiziala merezi dutenak.
  • 2 Aisiarako naturagune: Orgiko oihana (Ultzama) eta Leurtzako urtegia (Urrotz, Beintza-Labaien). Paisaia interes handiko aisialdirako guneak dira.
  • Basa Fauna Babesteko 14 eremu (BFBE). (2.815 ha): Arabarko, Arrigorri, Arroiaundieta, Itzako Ateak, Baigura, Bazabala, Ilarga, Iparla, Larraun, Mendibeltz, Bezea, Itzaga, Errala, Etxauriko labarra
  • Sare horietan sartutako bi gune Nazioarteko Garrantzia duten Hezegune gisa katalogatuta daude: Pitillasko Aintzira eta Las Cañas Aintzira (Viana).

Especies amenazadas y especies invasoras

El paisaje navarro se está modificando en las últimas décadas. Los bosques están aumentando y los matorrales sustituyen a antiguos campos de cultivo y tierras de pastoreo. Se ha incrementado la superficie de los cultivos de secano, perdiéndose linderos y pequeñas zonas de vegetación natural. Han aumentado de forma llamativa las líneas eléctricas, las estructuras para la producción de energía y las infraestructuras de comunicación. Y finalmente, especies alóctonas (no originarias del lugar donde se encuentran) están presentes en nuestro territorio, alterando notablemente las comunidades naturales. Todos estos cambios ponen en peligro la conservación de algunas de nuestras especies.

Especies amenazadas 

Hay una serie de especies cuyo futuro se encuentra comprometido si no se toman medidas para corregir las incidencias negativas que les afectan. La catalogación de una especie como amenazada constituye un compromiso de las administraciones para trabajar en la corrección de las incidencias negativas y garantizar poblaciones viables a largo plazo.

Catálogo de especies amenazadas: La catalogación de las especies amenazadas se hace a nivel del Estado y de Navarra. La legislación del Estado también es de obligado cumplimiento para las comunidades autónomas: todas las especies incluidas en las listas estatales lo están también en Navarra, que puede incluir nuevas especies en el listado o elevar su nivel de amenaza.

1-    Especies amenazadas en el Estado:

El Catálogo Español de Especies Amenazadas define los taxones o poblaciones amenazadas, incluyéndolos en alguna de las dos categorías siguientes: a) En peligro de extinción (poblaciones cuya supervivencia es poco probable si los factores causales de su actual situación siguen actuando) y b) Vulnerable (poblaciones que corren el riesgo de pasar a la categoría anterior en un futuro inmediato si los factores adversos que actúan sobre ellas no son corregidos).

El Real Decreto 139/2011, de 4 de febrero, establece el listado de especies silvestres en Régimen de Protección Especial y el Catálogo Español de Especies Amenazadas.

2- Especies amenazadas en Navarra:

El Decreto Foral 563/1995, de 27 de noviembre incluye en el Catálogo de Especies Amenazadas de Navarra determinadas especies y subespecies de vertebrados de la fauna navarra. Este catálogo es anterior al Real Decreto 139/2011, por lo que en aquellas especies en los que la catalogación foral es menor que la estatal la que prevalece es la de mayor catalogación.

El Decreto Foral 10/2023, de 15 de febrero, crea el Listado Navarro de Especies de Flora Silvestre en Régimen de Protección Especial y establece el Catálogo de Especies de Flora Amenazada de Navarra.

3- Planes de recuperación

La catalogación de especies “En Peligro de Extinción”, conlleva la redacción de un Plan de recuperación y aquellas catalogadas como “Vulnerable” o como “Sensible a la alteración de su hábitat” requieren de un Plan de conservación. 

•    En concreto las especies animales que cuentan con planes de recuperación son:  cangrejo de río, quebrantahuesos, águila de Bonelli, urogallo, perdiz nival y oso pardo.

•    La especie que cuenta con plan de conservación es el mochuelo boreal.

•    Las aves esteparias cuentan, según su especie, con planes de recuperación o de conservación. Así, el Plan de Recuperación y Conservación de las Aves Esteparias de Navarra establece planes de recuperación para la avutarda común, la ganga ibérica y el cernícalo primilla, catalogadas como en “Peligro de Extinción”; planes de conservación del hábitat para la ganga ortega, la alondra Ricotí y la terrera marismeña catalogadas como “Sensibles a la Alteración de su Hábitat”,  y  planes de conservación para el aguilucho pálido, el aguilucho cenizo y el sisón, catalogadas como “Vulnerables”. 

Con este fin la Dirección General de Medio Ambiente he realizado una revisión de las “Áreas de Importancia para la conservación de las aves esteparias en Navarra”, que pretende dotar a Navarra de una red espacial mínima que garantice la supervivencia de la avifauna esteparia.

Especies exóticas invasoras o alóctonas 

Las especies exóticas invasoras (EEI) son especies alóctonas y constituyen una de las principales causas de pérdida de biodiversidad en el mundo.
•    Consulta el Catálogo español de especies exóticas invasoras.
•    Consulta el Catálogo de exóticas invasoras detectadas en Navarra
 
ABELBIDEAK

Zer dira abelbideak?
Transhumantziako bideak dira, artzaintzaren tradiziozko lekuak lotzen dituztenak, abeltzainek beren behi, ahuntz nahiz ardi aziendak eraman ahal izan ditzaten bazkalekurik onenetara, klima egokia aprobetxatuz. Alegia, udan goi mendietako edo bortuetako bazkalekuetara, eta neguan giro epelagoko leku baxuagoetara.

Zein da horien jatorria?
Abelbideen jatorria antzinako artzain nomadek egiten zituzten ibilbideetan dago, ziurrenik erromatarren garaia baino lehenago. Erdi Aroan, nekazaritza garatu zenean, berebiziko garrantzia hartu zuten, abere taldeen ibilera askea bermatu behar zelako, labore lurren artean. XX. mendearen hasieran, motorrezko ibilgailuak agertu zirenean, abelbideak errepideetatik bereizteko Altxonbideen Liburu Nagusia idatzi zen. 

Zer funtzio betetzen dute gaur egun?
Abelbideek bazkalekua eta igarobidea eskaintzen diete aziendei. Jardunbide horrek ondorio onak ditu, besteak beste, baso suteen prebentzioa eta bertako azienda arrazen iraunkortasuna. Garrantzitsua da abelbideek igarobide ekologiko diren aldetik betetzen duten eginkizuna, izan ere, lurraldea konektatzen dutenez, basa espezieen migrazioa, banaketa geografikoa eta truke genetikoa bermatzen dituzte. Gainera, gero eta gehiago nabarmentzen dira kirol eta aisialdiko erabilerak, esaterako, mendi ibilerak, oinez, mendiko bizikletan nahiz zaldiz. 

Nolako azalera hartzen dute gure erkidegoan?
Nafarroako abelbideen sareak 2.673ren bat kilometroko luzera du, eta 265 udalerri zeharkatzen ditu, gehi Errege Bardea, Urbasa-Andia eta Lokizko lurraldeak. 
 
Zer dira altxonbideak?
Altxonbideak abelbideen sareko bide nagusiak dira. Luzeak izaten dira, oro har ipar-hego norabidea eginez, udako iparraldeko mendi larreak lotuz neguko hegoaldeko eremuekin, Ebroko Erriberan eta Errege Bardean. Altxonbide ospetsuenen zati batzuk oraindik ere erabiltzen dituzte azienda transhumanteek.

Zenbat abelbide mota daude? 
Badira bide sailkatuak eta ez-sailkatuak. Lehenengoetan, ibilbidea ongi zehaztuta dago, eta besteetan, berriz, orientagarria besterik ez da, eta legezko babesa, beraz, ez dago besteetan bezain ongi bermatua.

Eskatu baimena jarduketak egiteko abelbideetan

Abelbideetan jarduketak egiteko baimena

ONURA PUBLIKOKO MENDIEN KATALOGOA

Zer dira Onura Publikoko Mendiak?
Onura Publikoko Mendiak titulartasun publikoko mendiak dira, onura publikoko ondasun deklaratu direnak, jendartearen interes orokorreko zerbitzua eskaintzen dutelako, gehienetan soziala edo ingurumen arlokoa. Esate baterako, era hauetakoak:

  • Urtegia duten arro hidrografikoen buruan kokatutako mendiak.
  • Biodibertsitateagatik, berezitasun geologikoagatik edo lur azpiko nahiz lur azaleko ur gordailuak dituztelako nabarmentzen diren basoak. 
  • Jatorrizko basoak berrezartzeko aurrera begira nahiz berehalako helburuarekin birlandatutako lur eremuak.
  • Desertizazio arrisku nabarmena duten baso eremuak, edo higadura fenomenoak direla-eta lurzoru-galtze larriak jasaten dituztenak, edo higadura zuzentzeko proiektuen xede izan direnak.
  • Interes sozial nabarmeneko mendiak. 

Onura Publikoko Mendia katalogazioak babes handiagoa ekartzen du, mendi horien ezaugarriak eraldatzen ahal dituzten bestelako erabileren aurrean, eta horrez gero, gune babestuen aurretiko pausutzat jotzen da. Nafarroan, OPM katalogazioa jaso duen azaleraren heren bat Natura 2000 Sareko eremuen erditik gora (% 60) da.

Zer azalera hartzen dute gure erkidegoan?
Nafarroako Onura Publikoko Mendien Katalogoa 1912an onetsi zen, eta 679 mendi jasotzen ditu, guztira 346.025 hektarea hartzen dutenak -Nafarroako azalera osoaren % 35 baino gehiago-.

Mendietan jarduteko baimena eskatu du

Mendietan edo baso-lurretan jarduteko baimena eskatzen du

Mendietako baso-aprobetxamendu partikularrerako baimena eskatzen du

BABESTUTAKO GUNEETAN JARDUERAK EGITEKO BAIMENA

Jardueraren bat egiteko asmoa baduzu gune babestu batean, begira ezazu ea baimena behar den, eta hala bada, eska ezazu:

Gune babestuetan jarduerak egiteko baimenak