Zizak eta onddoak

Ezagutu barrutiak, eskatu baimenak eta joka ezazu jardunbide egokien arabera bai biltzen ari zarela, bai kontsumitzean

Zizen eta onddoen barrutiak

Ondotik, Nafarroako onddo eta zizen barrutiak erakusten dituen mapa bat daukazu. Koloretako eremuetan sakatuz gero, barruti bakoitzaren informazioa agertuko zaizu: zer baimen behar diren, zer espezie biltzen ahal diren eta zein diren arauak.

Infografia hau ere kontsulta dezakezu. Bertan aurkituko dituzu baimen arruntei eta bereziei buruzko xehetasunak, horiek nola lortu eta berritu, bai eta gehienezko bilketa-kuotak eta -kupoak ere.

Biltzeko eta kontsumitzeko jardunbide egokiak

Boilurra

Ezagutu zertan den boilurgintza Nafarroan 2021eko informazio-txostenaren bidez, eta ikus ezazu mapa honetan zer eremutan hazten ahal den boilurra: