Trazabilitatea

Trazabilitatea da elikagai bat, pentsu bat, elikagaiak ekoizteko hazten den abere bat edo elikagaiei erantsiko zaien edozein substantzia ezagutzeko aukera izatea, haren ekoizpena, prestaketa eta banaketaren etapa guztietan, elikaduraren kate osoan barna. Funtsezko tresna da elikagaien segurtasuna eta pertsonen eta animalien osasuna bermatzeko.

Elikagaien inguruko ezagutza hori lehen mailako produkzioan lortzeko, hainbat tresna daude (batez ere erregistroak), modu konbinatuan erabilita, azienda bizien trazabilitatea bermatzeko aukera ematen dutenak, jaiotzetik hil arte.

Azienden garraioari eta zirkulazioari dagokienez, trazabilitatea ezagutzen da aziendek indarrean dagoen osasun araudia betetzen dutela eta jatorrizko eremu geografikoan aziendak lekualdatzea eragozten duen epizootiarik ez dagoela egiaztatzen duen osasun dokumentazioa lortuz.

Azienden identifikazioa eta ustiategien erregistroa

Espezie guztien identifikazio sistema osatzen duten elementuak honako hauek dira:

  • Aziendari aplikatutako identifikazio baliabideak; espeziearen arabera desberdinak dira.
  • Datu-base informatizatuak: Espainian, Azienden Trazabilitaterako Sistema Integratuak (SITRAN) barne hartzen ditu Abeltzaintzako Ustiategien Erregistro Orokorra (REGA), Azienden Identifikazio Indibidualerako Erregistroa (RIIA) eta Mugimenduen Erregistroa (REMO).
    Nafarroako Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan, abeltzaintzako ustiategi baten altak, ustiategiaren titularraren aldaketak eta ustiategiaren datuen aldaketak jaso daitezke.
  • Mugimendu dokumentuak, jatorrizko ustiategiari, destinoari eta lekualdatzeari buruzko datuak biltzen dituztenak.
  • Ustiategiaren erregistro liburua; eskuz edo informatizatuta eraman daiteke, eta agintaritza eskudunaren eskura egon behar du, gutxienez hiru urtez, azken oharretik hasita.

Azienda mugimenduak

1. ESPAINIAREN BARRUKO MUGIMENDUAK

Estatuaren barruko azienda mugimenduen trazabilitatea bermatzeko aurreikusita daude jatorri eta osasun gidak: 7 eguneko iraupena dute ematen direnetik, eta Espainia barruko azienda mugimenduetarako balio dute. Abeltzainak eskatzen ahal du aurrez aurre, edo haren ordezkariak, eskualdeko edozein bulegotan edo departamentuko arloko bulegoetan, eta administrazio elektronikoaren bidez ere bai. 

2. ESPAINIATIK KANPOKO MUGIMENDUAK

Trazabilitatea ziurtatzen da Europar Batasunaren barruko trukeetarako osasun ziurtagiriaren bidez. Ziurtagiri horrek bi garraio mota estaltzen ditu:

  • Europar Batasunaren barruko trukeak: bidalketa Europako Batasuneko zenbait herrialdetan barna doa, eta destinoa Batasunako kide den herrialde bat da.
  • Esportazioa: bidalketa Europako Batasuneko hainbat herrialdetan barna doa, eta destinoa Europar Batasunetik kanpoko hirugarren herrialde bat da. Ziurtagiriak garraioa babesten du irteerako MIP-era arte (Mugako Ikuskaritza Postua).

Osasun ziurtagiri hori eskualdeko edo arloko bulegoetan lortzen da, TRACES aplikazioaren bidez.  Horretarako, interesdunak aurrez eskaera aurkeztu behar du, xehetasunak emanez (sarbide telematikoa), gutxienez 24 ordu lehenago, eta beharrezkoa da albaitari ofizial edo gaitu baten bisita. Eskaera faxez edo aurrez aurre aurkezten ahal da, arloko edozein bulegotan.

Argibide gehiago hemen:

Nahitaezko etiketatzea eta aukerako etiketatzea

Nekazaritzako elikagaien kalitateko markak

Nahitaezko etiketatua eta aukerako etiketatua

Aukerako etiketatzea sistema bat da, baldintza-agiri batek babesten duena, ofizialki onetsia eta kontsumitzaileari egiazko informazioa eskaintzen diona, produktu baten ezaugarri erantsi batzuei buruz, ezaugarri horiek jasotzen ez direnean nahitaezko etiketatze minimoaren arauetan; baldintza horiek betetzen direla kontrol erakunde batek egiaztatu behar du.

Lehen mailako ekoizpenaren etiketak
Espezie anitzeko aukerako etiketen erregistroa

Q letra (esnea)

Esne gordinaren kasuan, trazabilitatea Q letrako datu-basearen bidez bermatzen da. Datu-base horretan, esnea ekoizten duten ustiategiei eta esnea eramaten den eraldatze-zentroei buruzko informazioa erregistratzen da.

Trazabilitate eta Kalitate moduluak ditu sistemak, webguneko ingurunean informazioa emateko eta, horren bidez, erregistratu eta identifikatzen ahal dira esnearen sektorea osatzen duten eragile, establezimendu eta edukiontziak; esne gordinaren mugimenduak; eta giza kontsumorako esne gordinetik ustiategian nahiz eraldatze zentroan hartzen diren laginen azterketen emaitzak ere bai.  

Esnearen kalitatea. Q letra | Dibulgaziorako materiala

Trazabilitateari buruzko informazio gehiago duzu Ministerioaren webgunean.