Bertako arrazak eta abeltzaintzako lehiaketak

Bertako azienda arrazak bereziki babesten dira, animalien ondare genetikoaren parte direlako eta nagusiki erregimen estentsiboan hazten direlako eta, beraz, landa ingurunearen jasangarritasuna sostengatzen dutelako. Horietako batzuk desagertzeko arriskuan daude.

 

→ Arraza Autoktonoen Hazleen Erakunde eta Elkarteen Erregistroa

Bertako arrazak


Gaur egun goiti heldu den arraza autoktonoa, gero eta gehiago baitira arraza horren hazkuntzan ari diren ustiategiak. Behi hori sustatu eta hobetzeko planak egiten ari dira.



Kolore zuriko ardiak, profil subkonbexua, mesomorfoak eta eumetrikoak biltzen ditu. Ardi-larru erdi itxia dute, artile erdifinekoa. Gaur egun, batez ere haragia ekoizteko ustiatzen da. Pirinioetako artile erdifineko arrazen taldekoa da.


Euskarazko “latza” hitzetik heldu da izena. Arraza honetako ardiek duten artile mota gogorra adierazten du. Frantzian “Manex” deitzen zaio. Bi aldaera daude: Latxa mutur beltza eta latxa mutur gorria; aurpegiaren eta gorputz-adarren kolorearen arabera bereizten dira, baina ezaugarri funtzional oso antzekoak dituzte.


INTIA aurrera eramaten ari den I+G urte anitzeko proiektu batean sartua dago; helburua da haragi mota hori merkaturatzeko produktu egoki eta lehiakor bat aurkitzea, Nafarroako arraza autoktono horren ustiategien errentagarritasuna hobetzeko.

INTIAk betizu arrazako behi azienda kudeatzen du Sastoia finkan, arraza purutasunean mantentzeko, erreferentzia baliagarria izan dadin, arrazaren hobekuntza genetikoa eta hedapena lortzeko programan.


Munduan 600 bat zerrama ugaltzaile daude, Nafarroan, EAEn eta Iparraldean (Frantziako hegoaldea) banatuak. Kopuru hori ez da hain txarra, kontuan hartzen badugu 1980an landa-zerri horren berrogeita hamar ale bakarrik geratzen zirela; inguruko klima baldintzetara eta aire zabaleko ustiategian ongi egokitzen den arraza da. 


Nafarroako berezko eta bertako behor arraza, XVIII. mendean Urbasa/Andia mendi osoan barna hedatuta zegoena. 

INTIAk kontserbazio eta erreferentzia gune bat kudeatzen du Sabaizako finkan.


Landa-azienda da, inguruko baldintzetara egokitua eta sistema estentsiboan hazten dena. Proteina ugariko haragia ematen du, gantz gutxikoa eta digestio errazekoa, kolageno gutxi duelako, baina bere ezaugarri nagusia burdin ekarpen handia da.


Euskarazko bi hitz ditu oinarri: “Sasi” eta “Ardi”; “sasi-ardi”, alegia, sasitzan ongi moldatzen den ardia. Izenak adierazten du azienda horren bizileku izaten den zuhaitz, sasi eta oihanpe ingurunea.


Nafarroako hego-ekialdeko arraza autoktonoa da, jatorriz, gaur egun Foru Komunitateko mendebalderaino zabaltzen bada ere. 

Kontsultatu ARCA Informazio Sistema Nazionala, azienda espezie eta arrazei buruzko eta haien inguruko araudiari buruzko informazio gehiago izateko.

Azienda lehiaketak Nafarroan

Lehiaketak Herria Eguna
Behor salerosketako feria. Nafarroako zaldikoa arrazako lehiaketa nazionala. Lizarra Abenduko lehenbiziko larunbata
Behor salerosketako feria Tafalla Otsailaren 9an eta urriaren 25ean
Udaberriko feria Elizondo Maiatzeko 1. hamabostaldia
Udaberriko feriak-azienda lehiaketa Doneztebe Maiatzeko 1. hamabostaldia
Behor salerosketako feria Iruña Uztailaren 7a
Latxa aziendaren eskualdeko lehiaketa Amaiur Abuztuaren 15a
Latxa arrazaren lehiaketa nazionala Uharte Arakil Abuztuko azken igandea
Lehiaketa-enkante nazionala, Nafarroako rasa ardia Lizarra Abenduko 1. asteburua
Behi arraza pirenaikoa lehiaketa-enkante nazionala Elizondo Irailaren 20tik 25era
Behor feria Martzilla Urriaren 12a
Tokiko azienda feria eta lehiaketa Altsasu Urriko 2. hamabostaldia
Udazkeneko feria Elizondo Urriko 2. hamabostaldia
Udazkeneko feriak Doneztebe Urria-azaroa
Azienda feria Goizueta Azaro bukaera
Azienda feria Lesaka Azaro bukaera