Jarduerak naturgune babestuetan egiteko baimenak

Kontsultatu orobat kirol jarduerak haitzetan egiteko araututako aldiak.

Nafarroako naturgune babestuak zein diren jakiteko kontsultatu ezazu Nafarroako naturgune babestuen gida

Kirol jarduerak haitzetan

KONTSULTATU ARAUTUTA DAUDEN GARAIAK

Basa faunaren ziklo biologikoetan badira ahulezia handiko aldiak, kontuan hartu behar direnak kirol jarduerak arautzen direnean. Batez ere, harkaitzetako hegaztien kasuan, “galtzeko arriskuan” edo “zaurgarri” gisa katalogatuak badira, haien kontserbaziorako behar dutelako beren habia egiteko eta ugaltzeko garaiak errespetatzea. 

Ondoko taula hauetan ikusten dira Nafarroan labarguneetarako araututako aldiak.  Informazio hori eguneratuko da, harkaitzetako espezieen ugalketan lortutako arrakastaren arabera:

1.    Kirol jarduerak aldi baterako mugatuta dituzten labarren zerrenda: pdf  |  xls
2.    Urte osoan araututako labarrak: pdf

Nafarroako eremu horietako kirol jarduerak arautzen dituzten arauak ezagutu nahi badituzu, kontsultatu Ingurumen Departamentuaren 79/2019 ebazpena