Hondakinen garraioa

¿Qué es un traslado de residuos?

Es una actividad de gestión de residuos sometida al control y vigilancia de las autoridades competentes, que debe cumplir con la normativa en materia de residuos, y, en su caso, de transporte de mercancías peligrosas.
 

Derrigorrezkoa al da Administrazioari hondakinen garraioa jakinaraztea?

Derrigorrezkoa da hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak lurralde nazionalaren barnean garraiatuko direla jakinaraztea haiek deuseztatzeko garraiatzen direnean. 

Kasu hauek ez dira garraiotzat hartzen, eta prozedura hori ez da beharrezkoa:

  1. Makinen mantentze-lanen ondorioz sortutako hondakinak direnean. Lan horiek egiteaz arduratzen diren enpresek beren instalazioetan metatu ahal izanen dituzte hondakinak, tratamendu-zentro batera formalki garraiatu arte, eta zentro horrek bete beharko du prozedura. 
  2. Hondakinak etxebizitza partikularretatik saltokietaraino edo banaketa-plataformetaraino garraiatzen direnean (bonbillak, fluoreszenteak, bateriak); edo saltokietatik banaketa-plataformetaraino garraiatzean.
     

Nork esku hartzen du hondakinen garraioan?

Garraio-operadoreak: hark garraiatzen ditu hondakinak tratatuak izan daitezen. Eskuarki, hondakina sortzen duen enpresa izaten da. Hari dagokio garraioa jakinaraztea, nahiz eta, hala erabakitzen badu, hondakinak tratatzeko baimena duen beste ordezkari batek egin dezake jakinarazpena. Ordezkari horiek hondakinen kudeatzaile baimenduak, negoziatzaileak edo agenteak izan ohi dira. 

Kasu guztietan, ordezkariek hondakinak sortzen dituen enpresaren aldez aurreko baimen idatzia behar dute, honako tramite honen bidez eskuratua: Ordezkarien/tramitazio-plataformen erregistroa: hondakinak garraiatzek ojakinarazpenak eta identifikazio-agiriak.
 

Hondakinak sortzen dituen enpresak bete beharreko baldintzak

Nola egin hondakinak garraiatu aurreko jakinarazpena (NT)

Hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak deuseztatuak izan daitezen garraiatu nahi dituzten enpresa sortzaileek edo haien ordezkariek administrazioari modu telematikoan eman behar diote horren berri, Hondakinen garraioen aldez aurreko jakinarazpenaren bitartez (NT). Derrigorrezko jakinarazpen horretan honako hauek adierazi behar dira: zein den jatorrizko industria, hondakin mota, nora doan eta nola tratatuko den. 

Jakinarazpen hori bidali ondoren, administrazioak hamar egun ditu garraioa onartzeko edo ez. Epe horretan, ezin izanen dira hondakinak garraiatu inolaz ere, jakinarazpena eginda egon arren. Administrazioak ezer adierazten ez badu, administrazio-isiltasun hori baiezkotzat hartuko da, eta horrek zilegi eginen du garraioaren identifikazio-agiria (DI) aurkeztea eta, ondoren, garraioa egitea.
 

Zer da identifikazio-agiri bat (DI)?

Garraio-jakinarazpena bidali eta hamar eguneko epean administrazioa eragozpenik jartzen ez badu, identifikazio-agiri bat (DI) egin behar da. Agiri horretan zehaztuko da zenbat hondakin garraiatuko diren, zer egunetan eta zer garraio-enpresa arduratuko den. Garraiolari horrek Nafarroan edo beste autonomia-erkidego batean baimendua egon behar du. Lehenbiziko garraio hori egin ondoren, identifikazio-agiri berariazko bat egin behar da hondakina berriz garraiatzen den aldiro. 

Enpresa baten identifikazio-agiriak ikusi eta jaistea artxibo kronologikoan (ziurtagiri digitala behar da).

Nola igotzen ahal ditut modu masiboan nire NT eta DIak?

Gaur egun, erkidegoaren barneko garraioen jakinarazpenak eta identifikazio-agiriak baizik ezin dira, kargatu tramite honen bidez: Hondakinen garraioen jakinarazpenak eta identifikazio-agiriak modu telematiko eta masiboan aurkeztea (upload). Erkidegoen arteko agiriak kargatzeko (Nafarroatik beste autonomia-erkidego batera edo beste autonomia-erkidego batetik Nafarroara doazen garraioetarako) MITECOren ESIR plataforma erabili behar da. 
 

Espainiako lurralde guztian erabil ditzaket NT eta DI tramiteak?

Erkidegoen arteko garraioetarako, hots, Nafarroatik beste autonomia-erkidego batera edo beste autonomia-erkidego batetik Nafarroara doazen garraioetarako, MITECOren ESIR plataforma erabili behar da.
 

Hondakinen zer garraio ez dago baimendurik?

Administrazioak garraioa ukatuko du honako egoera hauetan:

  1. Hondakina bera edo haren osaera ez badator bat jakinarazitakoarekin.
  2. Instalazioaren baimenarekin bat etorriz, egokia ez denean hondakina balioestea edo deuseztatzea. 
  3. Larrialdi baterako arrazoiak behar bezala justifikatu ez direnean; larrialdia dagoenean bi egunekoa baita garraioaren aurka egiteko epea eta ez hamar egunekoa. 
     

Zer hondakin-kudeatzailerengana (tratamendu-instalaziora) jo dezaket, sortu dudan hondakin motaren arabera?

Esteka honetan ikus daiteke nor diren hondakinen kudeatzaile, agente eta negoziatzaile baimenduak Nafarroan: Nafarroako hondakinen ekoizpenaren eta kudeaketaren erregistroa