Descárgate la app
SOS Navarra
SOS Navarra larrialdiak kudeatzeko zentroa
Bakarra eta integratua nafar ororentzat
Bere eginkizun nagusia da eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan larrialdi egoeretan dauden herritarren deiak jasotzea, eta, eskaera horren aurrean, dagokion larrialdiari erantzuteko behar diren baliabide guztiak aktibatu eta koordinatzea.
Prozesu osoa –pertsona batek 112 telefonora deitu eta arreta jasotzen duenetik arazoa konpondu edo konpontzeko beharrezko baliabideak jarri arte– Koordinazio Zentroan jarduten duen profesionalen talde batek zuzentzen du.
Talde horrek mota guztietako larrialdiak artatzen ditu: istripu larriak, suteak, salbamendua eta erreskatea, genero indarkeriako gertakariak, premiazko arreta medikoa, lan istripuak...
Zentroak berrogeita hamar bat operadore ditu, aretoko zortzi buruzagitzek koordinatuta.
Gainera, 30 medikuz eta Suhiltzaileen Zerbitzuko arduradunez osatutako talde batekin lan egiten dute, eta Foruzaingoaren Aginte eta Kontrol Zentroarekin eta Herri Lanen Kontrol Zentroarekin konektatuta daude, 112ko larrialdiak kudeatzeko sistemaren bidez.