Arriskuak prebenitzeko neurriak

Nola jardun behar da larrialdi egoera batean?

Normala da arrisku edo larrialdi egoera baten aurrean beldurra edo segurtasun faltaren sentsazioa izatea. Horregatik, ezer baino lehen, une batez gelditzea komeni da. Horrela, lasaitasuna berreskuratuko duzu, eta erabaki gomendagarrienak hartzen ahalko dituzu. Ez ahaztu: lasaitasuna eta hausnarketa dira mehatxu edo arriskuren bat dakarren egoera bati aurre egiteko aliaturik onenak. Gainera, lasaitasunez jarduten baduzu, zure inguruan dauden pertsonek ere lasaitasun handiagoz jardunen dute.

Larrialdietan, aholku erraz hauei jarraitzea oso lagungarria izan daiteke zure eta besteen segurtasunerako:

  • Erabili telefonoa behar-beharrezkoa denean bakarrik. Telefonoa aldi berean eta modu masiboan erabiltzen badira, lineak blokeatu egiten dira. Oso garrantzitsua da behar duenarentzat lineak libre izatea.
  • Izan beti eskura irrati bat, linterna bat, botikin txiki bat, eta, jakina, zure dokumentazioa.
  • Ez areagotu izu egoerak, buloak edo zurrumurruak, eta jarraitu agintari eta erakunde eskudunek komunikabideen eta sare sozialetako kontu ofizialen bidez emandako jarraibideak.
  • 112 telefonora deitu aurretik, larrialdietan funtsezko bi galderari erantzun behar zaiela jakin behar duzu: Zer gertatu da? Non gertatu da? Erantzun modu ordenatuan telefonoaren beste aldean dagoen profesionalaren galderei, guztiak baitira beharrezkoak behar den laguntza bidaltzeko.