Ingurumen arloko ikuskapenak eta kontrola

Nafarroako Gobernuak, Ingurumen Ikuskaritzako 2023-2026 Planaren barruan, ingurumen-ikuskapenen programa bat gauzatzen du, egiaztatzeko betetzen direla bai araudia bai ingurumen-baimenetan ezarrita dauden ingurumen-baldintzak. 

Nori egiten zaizkio ikuskapenak?

Nafarroako Gobernuaren eskumeneko instalazioei, baldin eta ingurumen-baimen integratua edo ingurumen-baimen bateratua jaso badute, 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren I. eranskineko sailkapenean edo 17/2020 Foru Legearen I. eranskinekoan egoteagatik, hurrenez hurren.

Nola ebaluatzen da baimenetan ezarritako emisio-mugak betetzen diren?

Instalazioek dagokien baimena (integratua edo bateratua) lortu ondoren, Administrazioak instalazio horiek ikuskatuko ditu, eta ikuskapen-txostena eginen du. Bertan jasoko da egindako neurketen emaitzen balorazioa. 

Bestalde, eta baimen bakoitzaren ebazpenean adierazten denaren arabera, instalazioek kontrol-txostenak aurkeztu beharko dituzte aldizka eta ofizioz, haien jardueraren jarraipena egiteko, ondoko tramite honen bidez:

→ Zentroen ingurumen-kalitatearen arloko kontrol- eta jarraipen-txostenak jakinaraztea

Zer gertatzen da betetzen ez badira?

Ikuskapen- edo kontrol-txostenetan irregulartasunik edo ez-betetzerik aurkitu bada, baimenaren titularrak zuzendu egin beharko ditu, eta hala egin duela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du, tramite honen bidez: 

→ Zentroen ingurumen-kalitatearen arloko kontrol- eta jarraipen-txostenak jakinaraztea

Emaitzak publikoak dira?

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onesten duen abenduaren 16ko 1/2016 Errege Lege Dekretua, ren 24.3.h) artikuluaren arabera, autonomia-erkidegoek jendaurrean jarri behar dituzte ingurumen-baimen integratuarekin funtzionatzen duten instalazioen kontrol-txostenak, egindako neurketen eta laginketen emaitzekin. 

Ikus itzazu Nafarroako Gobernuak argitaratutako kontrol-txostenak.

Instalazio berberetarako, ikuskapena egin ondoren, eta gehienez ere lau hilabeteko epean, egindako jardueraren txostenaren laburpena argitaratu behar du Administrazioak. 

→ Ikus itzazu egindako jardueren txostenen laburpenak (bilaketak egin ditzakezu instalazioaren titularraren izena idatziz ezkerreko koadroan. Baita udalerria eta herria idatzita. Kurtsorea instalazioaren izenaren gainean jarrita, txostenak bistaratzen dira).